Villamayor de Monjardín

Nafarroa Garaiko udalerria
Villamayor de Monjardin» orritik birbideratua)


Villamayor de Monjardín[3] ([biʎamaioɾ de monxaɾðin] gaztelaniaz eta ofizialki; Deiu [de.iu] edo Deio [de.io] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 130 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 53 kilometrora dago.

Villamayor de Monjardín
Deio / Deiu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Villamayor de Monjardinko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Villamayor de Monjardín
AlkateaEugenio Barbarin Lukin
(CM, indep.)
Posta kodea31242
INE kodea31255
Herritarravillamayortar
Geografia
Koordenatuak42°37′59″N 2°06′00″W / 42.633055555556°N 2.1°W / 42.633055555556; -2.1
Azalera13,1 km²
Garaiera605 metro
Distantzia53 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria117 (2023:  3)
alt_left 58 (%49,6)(2019) (%52,1) 61 alt_right
Dentsitatea8,75 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,3
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,68 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 13,30 (2018: %9,01)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.villamayordemonjardin.es/

Izena aldatu

1512an Fernando II.ak agindutako Nafarroaren inbasioan, Joanes Ramirez de Bakedanok urrian mendi horretara ihes egin zuela aipatzen du Pedro Esartek (Navarra, 1512-1530). Une horretan, mendia "Mengaurduy" izenaz aipatzen da.

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

 
Herriaren ikuspegia Azketatik.

Herria, Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldean. Herrira heltzeko N-111 errepidea hartu behar da Lizarra-Vianako norabidean. Ondoren, bederatzi kilometrora Villamayor de Monjardinera doan errepidea hartu behar da, eta hau jarraitu kilometro batean zehar.

Villamayor de Monjardinek Abaigar eta Iguzkitzarekin egiten du muga iparraldean, Lukinekin ekialdean, Olexoa eta Etaiorekin mendebaldean, eta Los Arcos eta Barbarinekin hegoaldean.

Demografia aldatu

Villamayor de Monjardingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,04a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Azken agintaldietan Villamayor de Monjardingo alkate kargurako Candidatura Monjardín (CM) taldeko Eugenio Fernando Barbarin Lukin aukeratu dute. 2007ko udal hauteskundeetan CMk udaleko lau ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hogei izan ziren (emandako boto guztien %22,47) eta boto zuriak hemeretzi izan ziren (%27,54). Abstentzioa %17,59ekoa izan zen.

Villamayor de Monjardingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Fermin Javier Soto Portillo (CM) 45 Bai
Cristina Urrotz Latienda (CM) 43 Bai
Eugenio Fernando Barbarin Lukin (CM) 41 Bai
Jose Manuel Goñi Aiukar (CM) 40 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere CM izan zen zerrenda bakarra; Eugenio Barbarinek alkate segitu zuen[4].

Udaletxea aldatu

1985era arte herriak ez zuen udaletxe moduan erabiltzeko moduko eraikinik izan. Urte hartan, frontoiaren ondoko plazan dagoen eraikin bat birmoldatu zen (antzina eskola moduan erabilitako eraikina alegia). Lanak egiteko, udalak Nafarroako Gobernuak emandako 4,6 milioi pezetako diru-laguntza izan zuen. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute eta bertako idazkaria Barbarin, Iguzkitza eta Lukingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Andre Mariaren kalea, 7

Alkateak aldatu

2007-2011 Eugenio Barbarin Lukin CM
2011-2015 Eugenio Barbarin Lukin CM

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Udal autobusak aldatu

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 AiegiDeiu / Arroitz

Zerbitzuak aldatu

Villamayor de Monjardín "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Eliza eta plaza nagusiaren ikuspegia.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa