Ireki menu nagusia

Viktor Saneyev (Sokhumi, 1945eko urriaren 3a) georgiar atleta ohia da, jauzi hirukoitzean aditua.

Viktor Saneyev
Viktor Saneyev 1968.jpg
Bizitza
Izen osoa ვიქტორ სანეევი
Jaiotza Sokhumi1945eko urriaren  3a (74 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Georgia
Hezkuntza
Heziketa Georgian State University of Subtropical Agriculture Itzuli
Jarduerak
Jarduerak atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Jauzi hirukoitza
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Altuera 188 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Urrezko domina bana irabazi zuen 1968, 1972 eta 1976. urteetako Olinpiar Jokoetan, atletismoko proba zailenetako batean: jauzi hirukoitza. Laugarrenean batez ere parte hartu zuen, baina zilarrezko dominarekin etsi behar izan zuen. Bere zalutasun, lastertasun eta jauzi luzearengatik aise menderatu zituen arerio guztiak. 1964an, Europako Gazte Txapelketan, lehen postua lortu zuen, 15,78 metroko jauziarekin. Aurrerago luzera jauzian eta 100 metrotan ere parte hartu zuen: 7,90 metro eta 10,5 segundo izan ziren bere markarik onenak, hurrenez hurren. Lau urte geroago, 1968an, debuta egin zuen Olinpiar Jokoetan, Mexikon; urrezko domina irabazi zuen, 17,39 metroko jauzi harrigarriarekin. 1972an, Munichen, bigarren urrezko domina eskuratu zuen, jauzi laburrago batekin, 17,35 metro. Hirugarrena, 1976an, Montréalen, ezusteko handia izan zen, ordurako ez baitzen bera faboritoa, Joao Carlos de Oliveira brasildarra baizik. Hala ere, Saneyevek 17,29 metroko jauzia egin zuen eta hirugarren urrezko domina irabazi zuen. 1980an, Moskuko Jokoetan, 17,24 metroko jauzia egin zuen, urrezko domina irabazi zuenak baino 13 cm gutxiago. Lau Olinpiar Jokotan parte hartu eta denetan domina irabazi duten kirolari bakarretako bat da.

ErreferentziakAldatu