Ireki menu nagusia

IkasketakAldatu

Medikuntza-ikasketak egin zituen Vienako Unibertsitatean, eta psikiatria eta neurologiako doktoregoa atera zuen.

Deportazioa eta kontzentrazio EsparruakAldatu

Viktor Frank Vienako hirian hartu zuten bere guraso eta emaztearekin batera 1942ko udazkenean eta Theresienstadt-eko kontzentrazio esparrura deportatu zuten[1]. 1944-1945 bitartean, Auschwitz eta Dachauko kontzentrazio esparruetan eduki zuten preso judua izateagatik. Urte haietako lekukotasuna Psikologo bat kontzentrazio-esparruetan (1955) liburuan idatzita utzi zuen. Geroago, Auschwitz-etik Kaufering eta Turkheim-era mugitu zuten (Dachauren aginpean dauden bi kontzentrazio esparru). 1945ko apirilaren 25ean, Estatu Batuetako armada askatu zuen. Bere gurasoak eta emaztea ez bezala, Viktor Franklek Holokaustoa biziraun zuen.

Askapenaren ondorenAldatu

Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Vienako Unibertsitateko neurologia- eta psikiatria- irakasle izendatu zuten. Franklek adierazi zuen egungo eritasun nagusia helburu edo norabiderik gabeko bizitza baten eramankizuna pairatzea zela, gizakia, bere patuaren jabe izango bazen, bere bizitzari norabide jakin bat eman beharrean zela. Hogeita zortzi aldiz doktore honoris causa izendatu zuten beste hainbeste unibertsitatetan, eta Argentinako Mediku Antropologiako Elkarteko ohorezko kidea da (1954), eta orobat Limako Neuropsikiatria eta Legezko Medikuntza Elkartekoa zen, eta Espainiako Klinika hipnotiko eta esperimentalekoa (1960), besteak beste. Obra nagusiak: Logos eta existentzia (1951); Psikoterapiaren oinarri antropologikoak (1975) eta Helbururik gabeko bizitza baten pairamena (1977).

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)Frankl, Viktor (2004) El hombre en busca de sentido Herder 50 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Frankl