Ireki menu nagusia

Vicente Vadillo Santamaría, Francis ezizenarekin ezaguna, (Jaéngo probintzia, Espainia, 1946/1947 - Errenteria, Euskal Herria, 1979ko ekainaren 10a) trabesti ezaguna izan zen, 1979an Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hil zuena Iztieta auzoko Apolo diskotekan.[1]

Vicente Vadillo Santamaría, Francis
Bizitza
Jaiotza Jaén1946/1947
Herrialdea  Espainia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Errenteria1979ko ekainaren 10a
Heriotza modua gizahilketa
Jarduerak
Jarduerak Trabestismoa

Jaengo probintzian jaioa, trabesti gisa aktuazioak egiten zituen Trintxerpen. 1979ko ekainaren 10ean Euskal Herrian lau egun zeramatzan Antonio Cava espainiar poliziak tiro batez hil zuen, hitz egiten egon ostean bere pistola atera zuenean[2]. Poliziak epaiketan adierazi zuenez, pistolak segurua jarrita zuela uste zuen eta ez zen bere asmoa tiro ematea[3].

Hilketak eragin handia izan zuen Euskal Herriko gay eta lesbianen artean, baita Errenterian ere. Herrian greba orokorra deitu zen[4], eta hainbat manifestazio egin ziren, tartean ekainaren 12an Donostian egin zena, EHGAMen inguruan publikoki lehen aldiz hainbat pertsona bildu zirelarik[2].

Euskal Herriko gay askapen mugimenduaren sorreran gertakari honek izan zuen garrantzia dela eta, bere hilketaren 35. urteurrenean hainbat ekitaldi egin ziren Oreretan, tartean "homofobiaren aurkako zebra-bidea" margotzea, adibidez[5].

ErreferentziakAldatu

  1.   Vicente Vadillo ‘Francis’ oroituko dute Mikelazulo elkartean 2014-06-05 . Noiz kontsultatua: 2017-06-27 .
  2. a b   D'or, La Boca (dimecres, 10 de juny de 2015) La Boca d'Or: Vicente Vadillo Santamaría. 1979. . Noiz kontsultatua: 2017-06-27 .
  3. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (1983-10-08) «El fiscal pide seis años para el policía nacional que causó la muerte de un travestido» EL PAÍS . Noiz kontsultatua: 2017-06-27 .
  4. (Gaztelaniaz)  Orgullo en el Estado español | En lucha . Noiz kontsultatua: 2017-06-27 .
  5.   Berria.eus «Homofobiaren aurkako zebra bide bat koloreztatu dute Errenterian» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-06-27 .