Ireki menu nagusia

Vicente Ignacio Iturbe

Vicente Ignacio Iturbe Domínguez (San Pedro del Ycuamandiyú, 1786 - 1837ko maiatzaren 27a) paraguaitar borrokalaria izan zen.

Vicente Ignacio Iturbe
Bizitza
Jaiotza San Pedro de Ycuamandiyú, 1786
Herrialdea  Paraguai
Heriotza 1837ko maiatzaren 27a (50/51 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: fusilamendua
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak araguay campaign Itzuli

Antonio Iturberen eta María del Carmen Domínguezen semea zen.

Paraguarí eta Tacuaríko borroketan esku-hartze nabarmena izan zuen Manuel Belgranoren espedizioaren aurka.

Bere anaia Juan Manuelekin batera espainiar gobernatzailea zen Bernardo de Velasco ikaratzeko arduraduna izan zen. Gainera, Paraguairen independentziaren albistea helarazi zion herriari:

« Paraguaitar herri maitea, Vicente Ignacio Iturbe nauzue eta berri onak dakarzkizuet. Gaur, 1811ko maiatzak 15, herri aske bihurtu gara. Ez dugu Espainiako Koroaren agindu gehiagorik jasoko ezta bidegabeko araurik beteko ere berriro. Gu bezalako pertsonek gobernatuak izango gara. Jada ez dugu metropoliaren estortsio gehiagorik jasango ezta kreolenganako bazterkeria gehiagorik ere kargu publikoen banaketan. Jada ez dugu zerbitzu militarra egiteko beharraren zama eraman beharko. Eta ekonomiaren bidegabeko murrizketei dagokienez, jada ez gaude behartuak gure produktuak portu zehatz batean lehorreratzera; hots, aukeratu ahal izango zein herrialderekin merkataritza egin. Mozkinak gure herrialdearentzat izango dira eta horrela hazi ahal izango gara. »
Vicente Ignacio Iturbe

15 urtez gatibu egon ondoren, fusilatuta erail zuten 1837ko maiatzaren 27an, José Gaspar Rodríguez de Franciak hala aginduta.