Vianako Printzearen jauregia
Vianako Printzearen jauregia edo Zangozako Errege Jauregia Nafarroa Garaiko Zangoza udalerriko Alde Zaharran kokatutako XIII. mendeko jauregi dorredun bat da.
Vianako Printzearen jauregia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zangoza |
Koordenatuak | 42°34′38″N 1°17′01″W / 42.577292°N 1.283592°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-397 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0012360 |
397 | |
|
Historia
aldatuXIII. mendean ekialdeko dorrea Nafarroako errege-erreginen bizileku gisa egokitu zen, eta XIV. mendearen hasieran beste jauregi bat osatu zen, aurrekoaren antzekoa, herriguneko ardatz nagusia den Kale Nagusirantz begira, arkupedun arma patioa itxi bat sortuz. Hartan, Nafarroako Erresumako Gorte asko egin ziren, eta bertan errege-erregina nafar askok denboraldi luzeak eman zituzten.
Eraikina
aldatuGarai batean, jauregi-gaztelurantz irekitako eremu angeluzuzena arma-patioa izan zen, gaur egun gaztelaniaz La Galeria deitzen zaio. Jauregi hau harresiaren hegala eta lubanarroa baliatuz eraiki zen, hiriko iparraldean dauden bi dorre handien artean.
Gaur egun, jauregi-gazteluak bi solairuko atal nagusi bat du, eta bi dorre almenadun aldeetan. Hegoaldeko hegalean sarrerarako bi ate daude, eta leiho bikoitz angeluzuzenak. Iparraldean lubanarroak daude, ate dinteldu bat, ateen antzeko leihoak eta tximinia zirkular bat (horietako asko izan zituen).
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | ZANGOZA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).