Vestaren su sakratua, erromatar mitologian lurraren, suaren eta kearen jainkosa zena, ezinbestekoa zen erromatar pietatean. Mendeetan zehar, Erromatar foroko Vestaren tenpluan piztuta egon zen betiereko gar bat. Dionisio Halikarnasokoaren arabera, erromatarrek, sua, hiriaren zortearekin oso modu estuan lotuta zegoela uste zuten, eta su horren itzaltzeak, desastreren bat gertatuko zela bezala interpretatzen zen.

Vestaren tenpluan. Constantin Hölscherren olio margoa. 1902

Jatorrian, su bat mantentzearen praktika, funtsezkoa zen etxeko ongizaterako: erromatarrentzat, su iraunkor bat mantentzea, sarritan, erregularki su berri bat piztea baino errazagoa zen. Vestaren gurtza hazi egin zen praktika honengandik hasita. Vestaren birjina kargua, su sakratua zaintzen zutenak, jatorrian, Erromako erregeen alabek izaten zuten, beste neska gazte erromatar batzuk bezala, etxeko sua zaintzeaz arduratzen zirenak. Sua Vestaren tenpluan, jainkosa bera, gar bizi bat bezala irudikatzen zena, hiriko etxeko sua zen, beraz. Etxeko suaren itzaltzea, familia batentzat zorigaiztoa zen bezala, Vestaren suaren itzaltzeak, ustez, zorigaizto nazionalen bat zekarren Erromarentzat, hori gertatuz gero, gertatzen utzi zuen birjinari ematen zitzaion zigor zorrotza azaltzen duena (ohi heriotza).

Vestaren birjinek (jatorrian bi ziren, baina ondoren, gehitu egin ziren, lau, eta ondoren sei izan arte) 30 urtez zerbitzatzen zuten, su sakratua zaindu eta etxeko bizitzarekin zerikusia zuten beste erritu batzuk egiten zituzten; horien artean, ekainak 15ean tenplua garbitzea eta jai zehatz batzuentzako janaria prestatzea zeuden. Analogiaz, hiriaren arima eta bizitza, eta gorputz politikoa ere zaintzen zituzten Vestaren su sakratuaren bidez, urtero berritzen zena martxoko kalendetan.

Su sakratua, Vestaren tenplu zirkularrean erretzen zegoen, Erromatar Errepublikaren aurreko garaian eraikia izan zen tenplua, erromatar foroan, Aventino muinoaren azpian. Beste objektu sakratu batzuk, tenpluaren barnean bilduta zeuden, horien artean, Paladioa (Palas Atenearen estatua bat), ustez, Eneasek Troiatik eramana. Tenplua, lau aldiz erabat erre zen, eta beste bitan su hartu zuen. Egungo tenplua, (pixkat berritua XX. mendean, 191. urtekoa da, Septimio Severo enperadorearen emazte zen Julia Domnak, berreraikuntza xehe-xehe bat agindu zuenean. Vestaren errituak 394. urtean amaitu ziren, sua itzali eta Teodosio I.a Handia enperadoreak Vestaren birjinak lizentziatu zituenean.

Kanpo estekak aldatu