Veronika (vera icon, «benetako irudia» hitzen eraldaketa seguruenez) Kalbario mendiko igoeran Kristori aurpegia xukatu bide zion emakumea izan zen, kristau tradizioaren arabera. Gertakari hori ez da Biblian agertzen. Aurpegiaren hazpegiak zapian grabaturik geratu omen zirela eta, Erromako San Petri basilikan gorde da Veronica izeneko errelikia. Aurpegi Santuarekiko kultua arrazoi honengatik sortu zen.

Veronika, Hans Memlingen margolana

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Veronika (santua)