Verdes (liburu denda)

Verdes Bilboko liburu-denda historiko bat eta familia ezagun baten saltoki eta inprimategia izan zen, 1906tik 2005era.[1] Bere ibilbidean inguruko gizartearekin konpromisoa agertu zuen, euskal gaiekin bereziki. Etapa historiko gatazkatsuak eta haien erasana hurbiletik bizi izan zituen, Espainiako Gerra Zibila nabarmenki.

60 eta 70eko hamarkadako euskal pizkundean, gerora ezagun egin ziren hainbat idazlek bertatik eskuratu zituzten euskarazko testuak eta euskal gaietako liburuak. Verdes Liburudenda Bilboko Zazpikaleetako Posta kalean zegoen kokatuta (43.25928, -2.92345) Bilbo Zaharra euskaltegiaren aurrean.

Erreferentziak aldatu

  1. «Verdes liburu-denda gogoratu dute euskal kulturaren munduko hainbar pertsonak» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).

Ikus, gainera aldatu