Venn diagrama

Venn diagrama, matematikan eta logikan, multzoen arteko erlazioak irudikatzeko diagrama da, multzo bakoitza zirkulu edo bestelako eite batez irudikatuz. Multzo teorian erabiltzen da gehien bat, multzoen arteko bilketak, ebaketak, aurkakotasun edo bateragarritasun erlazioak azaltzeko. Multzo ezberdinak gainjartzeko era zein den, halako erlazioa izango da multzoen artean. Venn diagramak John Venn filosofo eta matematikari ingelesak asmatu zituen 1880. urtearen inguruan.

Venn diagrama batean, bi multzo ebakitzen badira, bateragarriak direla esan nahi du.
Egia-taula adierazten duen hiru multzoko Venn Diagrama.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu