1969ko urtarrilak 10ean jaurtia, Venera 6 zunda, Venera 4 eta Venera 5en oso antzekoa zen, baina askoz erresistenteagoa diseinuari dagokionez. Artizar planetaren atmosferara gerturatu zenean, kapsula bat bidali zen ontzi nagusitik, Artizarraren atmosferan, 1969ko maiatzak 7an sartuz. Kapsula honek, paratxutean jaisten ari zen bitartean datuak hartzen joan ziren tresna zientifikoak zeramatzan. Zundak, datuak, 51 minutuz igorri zituen.

Kanpo estekakEdit