Venera 15 eta 16
Venera 15 eta 16, Venera Programaren barnean zeuden bi espazio zunda sobietar izan ziren, biak berdin-berdinak, Artizar planetaren lurrazala radar uhinen bidez kartografiatzeko. Venera 15a, 1983ko ekainak 2an jaurti zen, eta, Venera 16a, bost egun beranduago, ekainak 7an.
Venera 15 eta 16 | |
---|---|
espazio ontzia |
Bi espazio-ontziak, orbitan jarri ziren egun bateko tartearekin, batak bestearekiko 4º inguruko angelu orbitala zuelarik. Honek, gune bat birmapatzea ahalbidetuko zuen, horretarako beharrik balego, lehenik zunda bat, eta ondoren beste igaroko baitziren.