Venera 13 eta 14 (errusieraz: Венера-13, Венера-14, Sobietar Batasunak, Venera Programaren barnean, Artizar planeta esploratzeko jaurtitako bi espazio zunda izan ziren.

Venera 13 eta 14
Honen parteVenera Programa

Bi zundak, 1981ean Artizarrera jaurtitzeko aukera probesteko eraikiak, eta, bata bestearekiko, bost eguneko tartearekin jaurti ziren: Venera 13a 1981eko urriak 30ean, 06:04:00 UTC orduan eta, Venera 14a, urte bereko azaroak 4an, 05:31:00 UTC orduan, biak ala biak, 760 kiloko masa orbital osoarekin.

Misioaren garapena

aldatu

Zundak, Artizar planetara, jaurti eta lau hilabetera iritsi ziren, eta planetara, lurreratze modulu edo lander bat bidali zuten 1982ko martxoak 1ean. Misio bakoitza, ontzi erremolkatzaile batean, eta honi lotuta zihoan lurreratze zunda edo lander batez osatua zegoen. Lurreratze modulua, hermetikoki itxia izan zen presiopean. Honek, tresneria eta elektronika guztia zeramatzan, eta antena batek koroatutako eraztun erako plataforma batean muntatua zihoan. Diseinua, Venera 9tik 12rarteko ontzien antzerakoa zen. Neurketa kimiko eta isotopikoak hartzeko, eguzki argiaren barreiatzea neurtzeko, eta planetaren atmosfera trinkoan zehar jaisten ari zen bitartean deskarga elektrikoak erregistratzeko tresneria zeraman. Ontziak, kamera sistema bat, espektrometria fluoreszente sistema bat, harizko zulagailu bat eta azalera frogatzailea, penetrometro dinamikoa eta sismometro bat, azaleko ikerketak egiteko erabili zituen. Lurreratze moduluek, planetaren azaleran 32 minutu irauteko diseinatuak izan zirenak, 127 minutu iraun zuten (90 atmosferako presioan eta ia 500 °Cko tenperaturan), eta Lurrera igorritako datuak, arrakastarekin iritsi ziren, Artizarraren azaleraren lehen kolorezko argazkiak igorriz.

Kanpo estekak

aldatu