Vejdovskybathynella vasconica
Bathynellidae espezie bat
Vejdovskybathynella vasconica 2013an Bizkaiko Goikoetxe kobazuloan aurkitutako krustazeo bat da, izkiren antzekoa. CSICeko ikerlariek aurkitu zuten eta deskribapen morfologikoaz gain, ADNaren sekuentziako bi gene isolatzea ere lortu zuten. Ikerketan ADN mitokondrialeko COI genea lortu zuten, espezieak identifikatzeko oso baliagarria eta nukleoko 18S genea, genero eta familiak deskribatzeko erabiltzen dena.
Vejdovskybathynella vasconica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Bathynellacea |
Familia | Bathynellidae |
Generoa | Vejdovskybathynella |
Espeziea | Vejdovskybathynella vasconica [[|]] |
0,5 eta 1mm arteko tamaina dute, lurrazpiko uretan bizi dira, itsuak dira eta ez dute pigmenturik. Oso ondo moldatuta daude eguzkirik eta argirik gabeko ingurunetara bizitzeko. Beste animalien detrituetaz elikatzen dira.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Descubierta una nueva especie de crustáceo subterráneo en una cueva de Vizcaya. Agencia Sinc.
Kanpo estekak aldatu
- Camacho, A.I.; Dorda, B.A.; Rey, I. 2013: Integrating DNA and morphological taxonomy to describe a new species of the family Bathynellidae (Crustacea, Syncarida) from Spain. Graellsia, 69(2): 179-200. doi:10.3989/graellsia.2013.v69.086