Vaupés, Brasilen Uaupés deitua, Hego Amerikako ibaia da, Amazonasen arrokoa. Kolonbiako Ekialdeko Mendikatean du iturburua. Herrialde horretako Guaviare eta Vaupés departamenduak, eta Brasilgo Amazonas estatua zeharkaturik, Rio Negrora isurtzen da. 1.050 kilometro luze da[1].

Vaupés
Vaupés (es), Uaupés (pt)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.050 km
Geografia
Map
Koordenatuak0°02′03″N 67°16′50″W / 0.0342°N 67.2806°W / 0.0342; -67.2806
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera64.890 km²
Arro hidrografikoaAmazonasen arroa
Bokalea
()
Rio Negro

Hidrometria aldatu

Vaupésen emaria 15 urtez, 1977-1992 bitartean, neurtua izan da Uaracun (Brasil), ahoa baino 200 kilometro lehenago[2]. Drainatutako eremuak 37 088 kilometro koadroko azalera hartzen du puntu horretan, arro osoaren % 90 inguru. Urteko batez besteko emaria 2.388 m³ segundoko da. Emari handiena uztailean du (4.409 m³/s), eta txikiena otsailean (762 m³/s).

Vaupésen batez besteko emariak (/s), Uaracun neurtuak
Datuak: 1977 eta 1992 artean

Erreferentziak aldatu

  1. Rico, Eveling. 20 razones para navegar los ríos de nuestro país. radionacional.co (Noiz kontsultatua: 2016-12-21).
  2. Vaupés Uaracun. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2016-12-21).

Kanpo estekak aldatu