Vasas SC (izen osoa Budapesti Vasas Sport Club) Hungariako futbol talde ezagunenetakoa da, Budapest hiriburukoa. 6 aldiz irabazi du Hungariako futbol liga eta beste 4 aldiz Kopa. Baina famatu bihurtu zen 50. eta 60. hamarkadan sei aldiz irabazi zuelako Mitropa Kopa, beste inork baino gehiago, garai hartako nazio arteko txapelketa garrantzitsuena. Budapesteko 13. barrutian kokaturiko kirol taldea da Vasas. Futbolaz gain waterpoloarengatik ere ezaguna da taldea.

Vasas SC
Sorrera 1911
Futbol zelaia Stadion Rudolf Illovszky
edukiera: 18.000 lagun
Presidentea Hungaria László Markovits
Entrenatzailea Hungaria Károly Szanyó
Liga 2. maila
2018-19 3.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1911ean sortu zen Vas-és Fémmunkások Sport Clubja izenarekin (euskaraz "Burdin eta altzairuaren langileen kirol taldea").

Taldearen garai onena 1956 eta 1957an irabazitako Mitropa Kopekin hasi zen. 1958an sortu berria zen Europako Kopako final erdietara iritsi zen. 1960an selekzioen Mitropa Kopa antolatu zuten eta gehienak Vasasekoak izanik berriz irabazi zuten, nahiz eta taldearen palmaresean ez agertu. 60. hamarkadan Hungariako lau liga eta beste hiru Mitropa opa irabazi zituen. Azken tituluak 1977ko Hungariako Liga, 1983ko Mitropa eta 1986ko Hungariako Kopa ditu.

Azken denboraldietan bigarren mailan aritu da baina 2015ean Lehen mailara itzuliz en eta hurrengo urtean mantentzea lortu du. 2017ko Kopako finalera sailkatu da baina penalti jaurtiketatan galdu du.

PalmaresaAldatu

Hungarian: 10Aldatu

  • Liga (6): 1957, 1961, 1962, 1965, 1966, 1977.
  • Kopa (4): 1955, 1973, 1981, 1986.

Nazio artean: 6Aldatu

Europako KopaAldatu

  • final erdiak 1958an.

Mitropa KopaAldatu

  • Txapelduna (6): 1956, 1957, 1962, 1965, 1970, 1983.

Kanpo estekakAldatu