Valle del Cauca (departamendua)
Valle del Cauca Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena. Departamenduaren mendebaldea Pazifikoko eskualdean dago eta gainerakoa Andeetako eskualdean. Iparraldean Chocó, Caldas eta Quindío departamenduekin du muga, ekialdean Quindío eta Tolimarekin, hegoaldean Caucarekin eta mendebaldean Ozeano Barea eta Chocó departamenduarekin[1]. 22.140 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 4.660.438 biztanle zituen[3]. Hiriburua Santiago de Cali da (2.244.639 biztanle 2010ean[4]). Guztira 42 udalerri ditu.
Valle del Cauca | |||
---|---|---|---|
Kolonbiako departamendua | |||
| |||
Administrazioa | |||
Eskualdea | Pazifikokoa eta Andeetakoa | ||
Hiriburua | Santiago de Cali | ||
ISO 3166-2 | CO-VAC | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 3°56′N 76°31′W / 3.93°N 76.52°W | ||
Azalera | 22.140 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.660.438 biztanle | ||
Urtea | 2016ko zenbatespena | ||
Dentsitatea | 210,5 bizt/km² | ||
http://www.valledelcauca.gov.co/ |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Departamento del Valle del Cauca, todacolombia.com
- ↑ Statoids.com: Departments of Colombia, statoids.com
- ↑ «Censo General 2005 - Proyecciones nacionales y departamentales de población 2005-2020», dane.gov.co
- ↑ Cali: Proyección población 2010, dane.gov.co