Valeria Luiselli

Mexikoko idazlea

Valeria Luiselli (Mexiko Hiria, 1983ko abuztuaren 16a) idazle mexikarra da; besteak beste, Papeles Falsos (2010)[1] saiakera liburua eta Los ingrávidos (2011) [2] eta La historia de mis dientes (2014)[3] eleberriak argitaratu ditu. Hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratzen du, hala nola, Letras Libres,[4] The New York Times,[5] eta Dazed & Confused.[6] Latinoamerikako idazle berri esanguratsutzat jo du kritika alemaniarrak.[7] El País egunkarian iritzi zutabea idazten du hilero.

Valeria Luiselli

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1983ko abuztuaren 16a (40 urte)
Herrialdea Mexiko
Familia
Ezkontidea(k)Álvaro Enrigue (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Columbia Unibertsitatea
UWC Mahindra College (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lantokia(k)Mexiko Hiria eta New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
saiakera
valerialuiselli.com

Bizitza pertsonala aldatu

Mexiko hirian jaio zen 1983ko abuztuaren 16an.  Cassio Luiselli Fernández diplomatikoaren alaba da; Hegoafrikan Mexikoko lehen enbaxadore izandakoarena, alegia. Hori dela eta, haurra zela  Nelson Mandela[8] ezagutu zuen Luisellik.

Filosofia eta letrak ikasketak burutu zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. 2008an New Yorken literatura konparatiboa ikasi zuen Columbiako Unibertsitatean eta bertan ezarri zuen bizilekua.

Álvaro Enrigue idazle mexikarrarekin ezkonduta dago.

Erreferentziak aldatu