Valentiniano I.a

Flavio Valentiniano (latinez: Flavius Valentinianus; Cibalae, Panonia, 321 - Brigetio, 375eko azaroaren 17a), erromatar enperadorea izan zen.

Valentiniano I.a
INC-1558-a Солид Валентиниан I ок. 364-367 гг. (аверс).png
Vexilloid of the Roman Empire.svg
Erromatar enperadorea

364ko otsailaren 26a (egutegi gregorianoa) - 375eko azaroaren 17a (egutegi gregorianoa)
bizantziar enperadore

364ko otsailaren 26a - 375eko azaroaren 17a
Joviano - Valente
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaPannonia Secunda (en) Itzuli321eko uztailaren 3a
HerrialdeaAntzinako Erroma
 Bizantziar Inperioa
HeriotzaBrigetio (en) Itzuli375eko azaroaren 17a (54 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaGratian
Ezkontidea(k)Marina Severa (en) Itzuli
Justina (en) Itzuli  (368 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaValentiniar leinu
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Find a Grave: 37079307 Edit the value on Wikidata

Pretoriar Guardiako ofizial bat izan zen Juliano Apostata eta Jovianoren agintaldietan. Gorputza azkarra eta aurpegi ederra ez ezik, ahalmen militarra eta ausardia ere bazeuzkan. Jovianoren heriotzaren ostean armadak enperadore izendatu zuen 364ko otsailaren 28an. Berehala, Valente anaia ere enperadore izendatu zuen.

Bi anaiek Inperioa erdibitu zuten. Valentinianok mendebaldeko zatia hartu zuen, hau da: Italia, Iliria, Hispania, Galia, Britania eta Afrika probintziak. Valentek, beraz, ekialdea: Balkanak, Grezia, Egipto, Siria eta Asia Minor.

Valentinianok gerra asko borrokatu behar izan zuen. Hasieran, Prokopio, Juliano Apostataren senide bat, matxinatu zen. Kanpotik ere bazetozen arerioak. Erromatarrek barbaro ezezagunei egin behar zieten aurre: burgundiarrak, saxoiak... Hortaz, Valentinianoren ataza nagusia mugak gordetzea izan zen. Hasiera batean Milan hautatu zuen gortea jartzeko. Geroago, Paris eta Reims, germaniarrei hobeki aurre egiteko.

Rhin ibaiaz bestaldera eraman ondoren, 367an ibai hori zeharkatu zuten germaniarrek. Valentinianok menderatu ahal zituen triskantza handi batean, baina bere armadetako bajak hain handia izanda, ezin izan zuen arrakasta biribildu.

374an, Valentinianok eta Makriano germaniarren errege batek bakea hitzartu zuten. Makriano erromatarren lagun bihurtu zen honela, eta Rhin ibaiko muga antolatu zuen.

Galiako kostaldeak saxoi piraten erasoak jasan behar izan zituen. Piktoek eta eskoziarrek bat eginda, Antoninoren Harresia gainditu zuten eta Britania probintzia arpilatu ahal zuten. Afrika probintzian ere arazoak izan zituen Valentinianok. Izan ere, gobernatzailearen gobernu kaskarrak matxinadak eragin zituen.

374an, guardiarrek Danubio zeharkatu zuten erromatarrek haien lurraldean gotorlekuak eraikiak zituelako. 375eko apirilean, enbaxada bati emandako harreran, enperadorea zauritu suertatu zen. Azaroaren 17an hil zen horren ondorioz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentiniano I.a Aldatu lotura Wikidatan