Valentín Elizalde

abeslari mexikarra

Valentín Elizalde Valencia (Navojoa, Sonora, 1979ko otsailaren 1a - Reynosa, Tamaulipas, 2006ko azaroaren 25a), izengoitiz El Gallo de Oro, norteño estiloko mexikar abeslari eta abestigilea izan zen. Vete ya, Ebrio de amor, Vete con él, La más deseada, Cómo me duele, Vencedor, Lobo Domesticado, Mi virgencita, eta Te quiero así izan ziren haren kanta arrakastatsuenetako batzuk. Narcocorrido batzuk ere ondu zituen, hala nola A mis enemigos, El escape del Chapo -biak Chapo Guzmánen omenezkoak- eta Para morir nací[1]. Los Zetas talde kriminaleko kide batek hil zuen 2006an, 27 urte zituela[2]. 2016an, Blanca Durán, Valentínen bikotekide ohia, erahil zuten[3].

Valentín Elizalde
Valentín Elizalde 4.jpg
Bizitza
Jaiotza Guasave (udalerria)1979ko otsailaren 1a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Reynosa2006ko azaroaren 25a (27 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Izengoitia(k) El Gallo De Oro
Genero artistikoa Sierreño (en) Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
Valentín Elizalde signature.svg

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentín Elizalde