Valdejunquerako gudua

Muetzeko kanpaina edo Valdejunquerako gudua 920ko uztailaren 26an Muetz gotorlekuan, Biguria eta Iruxo arteko bailaran, Abderraman III.a Kordobako emirrak zuzendutako armada musulmanaren eta Ordoño II.a Leongoak eta Antso I.a Gartzeitzek zuzendutako armada bateratuaren arteko gudua izan zen.[1] Guduari buruzko idatzitako lehendabizikoa Sanpiro izeneko elizgizon leondarrak egin zuen 980ko hamarkadan bere Chronicon eskuizkribuan.

Valdejunquerako gudua
Errekonkista
Data920ko uztailaren 26a
LekuaMuetz, Lizarrako merindadea
 EH
EmaitzaOmeiarren garaipena
Gudulariak
Kordobako emirerria Leongo Erresuma
Iruñeko Erresuma
Buruzagiak
Abderraman III.a Ordoño II.a Leongoa
Antso I.a Gartzeitz

Aurretikoak eta gudu-zelaia aldatu

Abderraman uztailaren 4an irten zen Kordobatik. Hasieran, Duero parean zegoen Gaztelako konderriaren hegoaldeko muga eraso zuen. Calahorra konkistatu ondoren, Iruñerantz jo zuen.

Iruñeko erregea Arnedon zegoen baina, musulmanek Iruñerantz jo zutela ikustean, estutu eta iparraldera ere joan zen bere armada Leongo Erresumarenarekin lotzeko. Musulmanak Viguerara joan ziren, non Ordoño eta Antsok jarritako aitzineko taldea mendean hartu zuten. Hortik Muetzeko gaztelura jo zuten, Iruñetik hego-mendebalderantz hogeita bost kilometro inguru dagoena[2].

Valdejunquera izeneko lekuaren kokapen zehatza ezezaguna da. José Moret, XVII. mendeko historialari nafarrak Iruxoko iparraldean eta Andiako mendilerroaren hegoaldean kokatu zuen[3]. Bere esanetan, orduan ere eskualdeak euskaraz "Iuncadia" zuen izena. XI. mendeko bukaeran idatzitako Chronica silensek, berriz, Antso Gartzeitzen erresuman, nonbait Lizarra eta Iruñea artean izan zela dio[4].

Gudua aldatu

920ko uztailaren 26an, Kordobako emirrak errez hartu zituen mendean leondar eta nafarrek bildutako gudaroste urriak[5]. Tui eta Salamancako apezpikuak[6], Dulzidio eta Hermogio hurrenez hurren, preso hartu zituen. Bizirik irten zirenak Muetz eta Viguerako gazteluetan babestu baziren ere, andalusiarrek setiatu eta gatibuei lepoa ebaki zien. Azkenean eta abuztuaren 26an Kordobara itzuli baino lehen soroak errauztu zituen[7].

Ondorioak aldatu

Hondamenaren erruduntzat Nuño Fernandez, Abolmondar Albo eta Diego bere semea eta Fernando Ansurez Gaztelako kondeak hartu zituzten, borroka egitera ez joateko. Ordoño II.a Leongoak Carrión ibaiaren bazterran dagoen Tejarrera deitu eta atxilotu egin zituen. Kondairak hil egin zituela badio ere, laster askatu omen zituzten hurrengo urteko agirietan agertzen direlako[8].

Dulzidio eta Hermogio Kordobara eraman zituzten. Hermogioren iloba Pelaio bere osabaren truke joan zen Kordobara eta hantxe bihurtu zen martiri. Dulzidio berreskuratzeko Ordoño II.a Leongoak bahisaria ordaindu zuen. Gonzalo Fernandez Gaztela kondeak 912an birpopulatutako Cluniako gotorlekua ere utzi behar zuten, 1007/1010 urtera arte musulmanen eskuetan mantendu zena[9].

Erreferentziak aldatu

  1. www.puntubi.com: Muetz (Valdejunkerako bataila)
  2. Deierriko Udala: Deierri, Goñi eta Gesalatz bailarak
  3. Gonzalo Martínez Díez (2005) "El condado de Castilla, 711–1038: La historia frente a la leyenda". Marcial Pons Historia. 354. orr.
  4. Charles Julian Bishko. 1948. "Salvus of Albelda and Frontier Monasticism in Tenth-Century Navarre." Speculum aldizkaria, 23:559–90 560. orr.
  5. Batalla de Valdejunquera o de Muez
  6. Sanpiroren jarraitzailea zen Pelaio Oviedokoak, XII. mendean, diozesi hauetakoak zirela esan bazuen ere, onartzeko zaila da 920an Salamanca "Dueroko desertuan" izeneko inoren lurrean zegoelako. Justo Pérez de Urbelek, berriz, Dulzidio Zamorako apezpikua eta Hermogio Portokoa zela dio.
  7. Alberto Cañada Juste (1985)"Revisión de la Campaña de Muez: Año 920" Vianako printze erakundea, 46(174):117–44. orr.
  8. Pérez de Urbel, Justo. (1945). Historia del Condado de Castilla. Madril: Consejo Superior de Investigaciones Científicas.
  9. Charles Julian Bishko (1984) "The Abbey of Dueñas and the Cult of St Isidore of Chios in the County of Castile (10th–l1th Centuries)." Spanish and Portuguese Monastic History, 600–1300 aldizkarian. Londres: Variorum Reprints. Homenaje a Fray Justo Pérez de Urbel, OSB lehendabizikoz argitaratua (Abadía de Silos, 1977) 354. orr.

Kanpo estekak aldatu