Tolkienen legendariumean, Valakar, Gondorreko hogeigarren erregea da. Romendazil II.aren semea da eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1194an jaio zen. Bere izena, quenyazkoa da eta "Vala Erregea" bezala itzul daiteke.

Ekialdeko Gizakiek suposatzen zuten arriskuaren ondorioz, Gondorren bake eta segurtasunerako, bere aitaren Iparraldeko Gizakiekin aliantza sendotzeko politika kontutan hartuz, Valakar bidali zuen enbaxadore bezala Rhovanioneko Erresumara. Honek, bere aitak eskatutakoa baino gehiago egin zuen, Iparraldeko Gizakien ohiturak hartu baitzituen, eurekin militarki prestatu zen, eta Vidugaviaren alaba zen Vidumavirekin ezkondu zen. Elkarrekin, Eldakar izeneko seme bat izan zuten.

Honek, susmoak piztu zituen Gondor hegoaldeko nobleen artean, euren artean zeuden Iparraldeko Gizakiak, mesfidantzaz ikusten baitzituzten, eta, ordurarte, sekula gertatu ez zen kontua izan zen koroaren oinordekoa edo Erregearen edozein seme-alaba, arraza baxuagoko eta atzerritar batekin ezkontzea (Eraztunen Jauna, A eranskina).

Horregatik, Valakarrek, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1366an tronua hartu zuenean, Gondorreko Noble Altuek, euren desadostasuna erakutsi zuten. Bere erregealdiaren azken urteetan, Gondor hegoaldeko nobleak matxinatu egin ziren, Senideen Arteko Borroka deritzona hasiz.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1432an hil zen, 66 urteko erregealdi baten ondoren, eta, bere oinordekoa, bere seme Eldakar izan zen, 5 urte beranduago, Kastamir "Usurpatzailea"k tronutik kenduko zuena, Gerra Zibilaren barnean.


Aurrekoa
Romendazil II.a
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1366-1432
Ondorengoa
Eldakar