Virtual Studio Technology

VST» orritik birbideratua)

Virtual Studio Technology (Estudio Birtualeko Teknologia) edo VST interfaze estandar bat da, Steinbergek garatua, audioaren sintetizadoreak eta efektuen pluginak audioaren editoreetara eta grabazioaren sistemetara konektatzeko. Grabazioaren hardware tradizionala estudio birtual bat software tresnekin ordeztea baimentzen du.

VST bat softwarearen teknologia hau jasaten duen aplikazio baten bitartez exekutatu behar den programa bat da. Aplikazio horri VST HOST deritzo, haren adibideak Cubase, Fl Studio eta Ableton Live dira.

VST interfazeek audioa prozesatzeko ( VST efektua deituak) eta sortzeko ( VSTi deitua VST Instrumengatik) gaitasuna dute, baita MIDI interfazeekin elkarri eragiteko ere.

VST teknologia erabilgarri dago Windows eta Mac OS sistema eragileetarako. Windowsen kasuan VST-ak DLL fitxategiak dira. Horiek fitxategi bitar bat direnez, exekutatzen diren plataformaren menpean daude, eta horregatik VST bat Mac OS-erako konpilatua ez da ibiliko Windowsen, eta alderantziz. Linux sistematan Audacity edizio softwarearen pluginak bezala erabili ahal dira edo bestela instalatu Windowsen bertsioak Winerekin.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu