Volsunga saga

Völsunga saga» orritik birbideratua)

Volsunga saga edo volsungarren saga, XIII. mende amaieran prosan idatzitako testu islandiar bat da.

Ramsund harriak, Suedian, honako hau adierazten du:
1) nola Sigurd, suaren aurrean eserita eta biluzik dagoen, bere adopziozko aita eta Fafnerren anai den Reginentzat Fafner herensugearen bihotza prestatzen ari den. Bihotza oraindik ez dago prest, eta, Sigurdek ukitzen duenean, erre egiten da eta behatza ahoan sartzen du. Herensuge odola dastatu duenez, hegaztiaren kantua ulertzen hasten da. 2) Hegaztiek, Reginek, bakeak egiteko bere agindua beteko ez duela diote, eta Sigurd hiltzen saiatuko dela, honek, lehenaren burua moztea eragiten duena. 3) Regin, hilda geratzen da bere buruaren ondoan, eta bere errementari tresnak, hauekin, Sigurden ezpata den Gram landu zuelarik, bere inguruan sakabanatuak daude. Eta 4) Reginen zaldia, herensugearen altxorrez betea dago. 5) Aurreko gertakaria da, non Sigurdek Fafner hiltzen duen, eta 6), Odderri, sagaren hasiera erakusten dio. Zintan ikus daitezkeen errunak, eskaintza bat dira: "Sigriðr gærði bro þasi, moðiR Alriks, dottiR Orms, for salu HolmgæiRs, faður SigrøðaR, boanda sins", "Sigríðrek egin zuen zubi hau, Alrikrren ama, Ormrren alaba, Holmgeirren arimarentzat, bere senar Sigrøðren aita.

Sigurd heroi germaniarraren abenturak kontatzen ditu, eta Nibelungoen kantorean (burgundiarren suntsipena kontatzen duen epopeia bat, goi aleman ertain hizkuntzan idatzia eta Volsunga sagaren antzekoa, baina hitz neurtuan idatzia) jorratzen den gaiaren bertsio zaharrago bat dena.

Lehenagoko olerki tradizionaletan oinarritzen da, horietakoren batzuk, Edda poetikoan bilduak daudelarik. Honegatik, adituek, saga hau, saga arkaikoetan edo antzinatekoetan sartzen dute, saga hauek, elementu mitologiko eta fantasiazkoak sartzen dituztelako bereizten direnak.

Volsunga saga arteanAldatu

Volsunga sagaren eta Sigurd heroiaren pasarteak Zangozako Andre Maria Erregina elizan ikus daitezke, atearen alboetan[1].

Sigurden gaia Zangozan aurkitzea ez da arraroa, izan ere Donejakue bidearen Aragoiko bidea bertatik igarotzen da, eta Europako iparraldeko hainbat erromesek kontakizun hori ekarriko zuten. Sigurd herioak udaberria ordezkatzen du, Eguzkia, neguaren dargoia hiltzen eta bere atzaparretatik Lurraren ondasunak askatzen. Kristau ikonografian ere paralelismoak ditu, Kristo eta Satanen arteko borrokan[1].

Kanpo estekakAldatu

  1. a b Serna, Blanca de la. (1976). «Las sagas nórdicas y su posible vinculación con el arte escultórico de Santa María la Real de Sangüesa» Príncipe de Viana 37 (144): 399–418. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).