Víctor Sastre Kirol Fundazio Probintziala

Víctor Sastre Kirol Fundazio Probintziala Avilako probintziako El Barraco herrian egoitza duen txirrindularitza eskola da. 2008ko Frantziako Tourraren garailea izan zen Carlos Sastreren aita den Víctor Sastrek zuzentzen du.

Txirrindularitza eskola

aldatu

Ángel Arroyo izenarekin sortua izan zen, herriko txirrindulari ezagun bat zena, profesionala batez ere 1980ko hamarkadan, 1982ko Espainiako Itzuliaren irabazlea izan zena baina azken etapetako baten dopingaren aurkako kontrol batean positibo emateagatik kendu egin ziotena.

Gaur egun eskolak lau talde ditu, Eskola, Kadeteak, Junior eta 23 urtez azpiko Elite deituak, txirrindularien adinaren arabera.

Víctor Sastre izan da dopingik gabeko txirrindularitzaren babeslerik sutsuenetako bat, eta, aldi berean, Espainiako talentu aurkitzailerik nagusiena.

Eskola honetatik ondoren profesional bihurtu diren zenbait txirrindulari pasa dira. Horien artean:

Hain ezagunak ez diren beste batzuk:

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu