Västra Ny Suediako parrokia bat da (Motala udalerria, Östergötland) .

Västra Ny
Suediako udalerria
Administrazioa
Estatua Suedia
KonderriaMotala udalerria
Geografia
Koordenatuak58°37′11″N 14°58′17″E / 58.61972°N 14.97139°E / 58.61972; 14.97139
Västra Ny is located in Suedia
Västra Ny
Västra Ny
Eremua[1]km²
Lurrakm² (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea)
Urakm² (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea)
Demografia
Biztanleria[2]biztanle
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Bestelako informazioa

Toponimia aldatu

Izenak (1399 Nya, 1369 Nyakirkio ) elizari egiten dio erreferentzia. Västra izena 1800 baino lehen itsatsi bazitzaion ere, 1893ra arte lur-erregistroan parrokiaren izena Nykyrka izan zen.

Administrazioa aldatu

Parrokiak 96,21 kilometro koadroko azalera du, horietatik 90,74 lurrak. 2000. urtean 1.320 biztanle zituen. Parrokia honetan Nykyrka herria eta Västra Ny eliza daude. Lehen Aska barrutiaren zati zen (baita 1937 baino lehen Sundbo barrutiaren zatia ere), baina 1971az geroztik Motala udalerriaren barruan dago. 2016tik Västra Ny distrituari dagokio.

Geografia aldatu

Västra Ny parrokiaren iparraldean Vättern laku nagusia dago, eta bere lurretan laku txiki ugari daude. [3] Nykyrkaren ekialdean Bona ikastetxe zaharra dago. Iparraldean, parrokiak Örebro eskualdeko Askersund udalerriko Hammar parrokiarekin egiten du muga, Närke aldera.

Bertan daude, besteak beste, Medevi Brunn bainuetxea eta Övralid landetxea ( Verner von Heidenstam idazlearen familiarena).

Aztarna arkeologikoak aldatu

Parrokian Paleolitoko aztarnategi bat dago, lau zistarekin. Vättern lakuko uhartetxoetan, berriz, Brontze Aroko lau hilobi . [3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu