Uxune Martinez Mazaga
Uxune Martinez Mazaga (Garai, Bizkaia, 1969ko otsailaren 15a). Soziologia Zientzietan lizenziatua.Baliabideen kudeaketan eta komunikazioan graduatua.
Uxune Martinez Mazaga | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Garai, 1969ko otsailaren 15a (55 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzialaria |
Biografia
aldatu1994an Deustuko Unibertsitatean Soziologia Zientzietan lizentziatu zen. Bi master egin ditu: 1996/97 ikasturtean Giza Baliabideen Kudeaketan eta Garapenerako Masterra EHUn eta 2013/14 ikasturtean Mondragon Unibertsitatean “Komunikazio Erakundetan Aditua” .
Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basearen arduraduna izan zen 11 urtez, 2004. urte amaieran hasi zen dokumentalista gisa. Bertan bilduta daude euskara batuaren garaian unibertsitatean ekoiztu diren zientzia-arloko lanen erreferentziak. Euskal komunitate zientifikoa zer-nolakoa den ezagutzeko aukera eman zuen. Datu-basea 2005ean goitik behera aldatu zuen taldeko kidea izan zen Karmele Artetxe, Iñaki Alegria, Pruden Gartzia eta Emilio Delgadorekin, besteak beste. Hiru helburu nagusirekin egin zuten aldaketa: bilaketak errazago egin ahal izatea, informazioaren erauzketa arintzea eta sarean ikusgarritasuna areagotzea.[1]
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin kolaboratzen du Zientzia Kaiera blogean. Euskampus Fundazioko kidea da 2011n sortu zenetik. ENHE (baserritarren sindikatuan) lan egin zuen eta 1993 an “E.H.N.E.: (Euskal Herriko Nakazarien Elkartasuna), aldaketak jorratzen?” liburua argitaratu zuen.[2] BERBAROn (Durangoko elkartea euskera sustatzeko )lan egin zuen, eta ANBOTOn (Durangaldeko astekaria) lanean aritu zen, 2016koa da aldizkariko bere lehen iritzi artikulua.[3] “Ahotsak” proiektuko partaidea da. Garaiko biztanle batzuen ahozko grabazioak egin zituen proiekturako.[4]
2012ko martxoaren 12an Garai Elizateko udaleko zinegotzi karguari uko egin zion ez ohiko bilbura batean.[5]
Ibilbide profesionala
aldatu2009an Dokumentazio eta Eduki Digitalen Kudeaketari buruzko II. Jardunaldiak antolatu ziren EHUko Leioako Kanpuseko Liburutegi Nagusian, eta bertako aditu taldearen parte izan zen. Bertan bildu ziren adituek, dokumentazio eta eduki digitalaren kudeaketaren testuinguru berria aztertu, honek Euskal Herrian izan zuen bilakaera azaldu eta etorkizunaz eztabaidatu zuten.[6]
Hainbat emakumek zientzia arloan egin duten ekarpenaz idatzi du, besteak beste hauek: [7] Ainhoa Murua Ugarte, Carmen Azahara ornitologoa, “Luz Zalduegi albaitari konbikzioz (1914-2003)” artikulua idatzi zuen.[8] Ciencia y cultura blogean Marta Machorekin batera “Sopa de letras de científicas” jokua argitaratu zuten 2017an, baita “El “rosco” de las científicas” jokua 2019an ere.[9]
Zientziaren dibulgazioan ere lan asko zabaldu ditu. 2018an “Dibulgazioan hasten eta hazten” izeneko tailerraren arduradunak izan ziren UEUren 46. Udako Ikastaroen barruan.[10] 2019an,"Redes sociales para comunicar tu ciencia" hitzaldia.[11] 2020an “Ciencia, docencia y paciencia navegando en redes sociales” ikastaroa eman zuen.[12]
2020/2021 ikasturtean Kultura Zientifikoko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren berezko irakaskuntzen eskaintzan parte hartuko du zientziaren komunikazioaz eta sare sozialez.[13]
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 1996an Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Enpresak Eratzeko Gazteentzako XI. Ideia-Lehiaketara aurkeztu zuen proiektuak “HIRU KOMUMIKAZIOA SOCIEDAD COOPERATIVA”3. Saria, lortu zuen.[14]
- Euskampus Fundazioko partaidea da.[15]
- 2017 eta 2020ko maiatzean CAF-Elhuyar sarietan epaimahaiko kidea izan zen zientzia eta teknologiaren dibulgazioko lanen atalean.[16][17]
- UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioko partaidea da.[18]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Uxune Martinez: “Goi-mailako produkzioan emakumeek egindako ekarpena agerira ekarri zuen Ingumak” – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- ↑ Mazaga, Uxune Martínez. (1993). E.H.N.E.: (Euskal Herriko Nakazarien Elkartasuna), aldaketak jorratzen?. (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
- ↑ «Uxune Martinez Mazaga (Soziologoa) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
- ↑ «Garai, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ ttp://www.garai-udala.eus/es-ES/Ayuntamiento/Plenos/Actas/20120312.pdf. .
- ↑ Press, Europa. (2009-04-28). «EUSKADI.-Expertos en documentación analizan desde mañana en la UPV la gestión de los contenidos digitales» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blackstone, Yoko. (2019-08-30). «¿BRUJAS O CIENTÍFICAS? MUJERES DE CIENCIA» Revista Yaconic (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Luz Zalduegi, una veterinaria pionera que inspiró a la siguiente generación de científicas» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El “rosco” de las científicas | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 2019-12-31 (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
- ↑ Koldo Garcia: “Jendearen zergei esker egin dezakegu egiten duguna eta eskertzeko modu bat da egiten ditugunak azaltzea” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ «Comunica tu ciencia. Museo de Ciencias. Universidad de Navarra» www.unav.edu (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Curso de verano UPV/EHU: La comunicación científica en la estrategia STEAM» SEÑ - Sociedad Española de Nutrición (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
- ↑ Redes Sociales en la Comunicación Científica – UPV/EHU – UPNAko Kultura Zientifikoko Masterra. (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA/BOPV» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sobre Nosotros» Plone site (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
- ↑ «Última Hora» www.estrategia.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
- ↑ «Zientzia eta teknologia gizarteratzeko lanek autortzea jaso dabe CAF-Elhuyar sarietan» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ Medina Cano, Federico. (2017). «La realidad es polidimensional» Comunicación 37 (37): 27–34. doi: . ISSN 0120-1166. (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
Kanpo estekak
aldatu- Uxune Martinezi elkarrizketa "Ingumak baieztatu du badagoela komunitate bat"Berria (2020.12.11)