Uta Hagen

alemaniar.estatubatuar aktorea eta aktore-maistra

Uta Thyra Hagen, ezagunagoa Uta Hagen izenez (Gotinga, Alemania, 1919ko ekainaren 12aNew York, AEB, 2004ko urtarrilaren 14a) alemaniar-estatubatuar aktorea eta aktore-maistra ospetsua izan zen. Tony saria hiru aldiz irabazi zuen. Jatorri alemaniarra zuen eta estatubatuar nazionalizatea.[1]

Uta Hagen

katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUta Thyra Hagen
JaiotzaGöttingen1919ko ekainaren 12a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2004ko urtarrilaren 14a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaOskar Hagen
Ezkontidea(k)José Ferrer  (1938 -  1948)
Herbert Berghof (en) Itzuli  (1957 -  1990)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
University of Wisconsin High School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, irakaslea eta aktorea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

IMDB: nm0353467 Allocine: 3703 Allmovie: p29555 IBDB: 43654
Find a Grave: 8279575 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oskar Hagen arte-historialariaren eta Thyra Leisner opera-kantariaren alaba zen. 1924an familia Ameriketako Estatu Batuetara joan zen.[2] Madisonen (Wisconsin) hazi zen eta 1937an New Yorken finkatu zen.

Lan ibilbidea aldatu

Aktore aldatu

1937an Ofelia rolean hasi zen Hamlet lanean Dennisen, Massachusetts Eva Le Gallienneren konpainian, ondoren Nina rolean Antón Txekhoven La gaviota lanean eta George Bernard Shawen Santa Juanan. Urtebete geroago, José Ferrer aktorearekin ezkondu zen, eta harekin Leticia (Lettie) Ferrer izeneko alaba izan zuen. Harekin interpretatu zuen Broadwayn Desdémonaren papera Paul Robesonen Otelo lanean. Bikotea 1948an dibortziatu zen, ustez, Paul Robesonekin zuen harremanarengatik. Paul Robesonekin zuen harreman profesional eta pertsonala zela eta, Hollywoodeko zerrenda beltzean sartu zuten, eta haren ibilbide zinematografikoan eragin handia izan zuen.

Hala ere, Broadwayko antzerkian lortu zuen ospea, 1963an Martha izan zen Edward Albee-ren Who's Afraid of Virginia Woolf?. Eta gero, Londresen ere bai.

Jessica Tandy ordezkatu eta fikziozko Blanche DuBois pertsonaia interpretatu zuen Un tranbia llamado deseo lanean Marlon Brando eta Anthony Quinnekin batera, Harold Clurmanek zuzendutako biran. Hiru Tony sari jaso zituen: Lehena 1951n irabazi zuen Clifford Odetsen The country girl lanarengatik, bigarrena 1963an Who's Afraid of Virginia Woolf?/Nor da Virginia Woolfen beldur? lanarengatik eta hirugarrena 1999an bere ibilbide luzea omentzeko.

Aktore-maistra aldatu

1947az geroztik, aktore-maistra gisa nabarmendu zen New Yorkeko Greenwich Villageko Estudio HB[3] estudioan, besteak beste, Matthew Broderick, Christine Lahti, Jason Robards, Sigourney Weaver, Liza Minnelli, Whoopi Goldberg, Jack Lemmon, Debbie Allen eta Al Pacino izan ziren ikasle.

1957an Herbert Berghof aktore eta aktore-maisuarekin ezkondu zen, eta harekin egon zen 1990ean hil zen arte. Funtsezko bi liburu idatzi zituen jarduera-tekniketan: Ρ for Acting (1973) eta A Challenge for the Actor (1991), baita 1976an Love for Cooking sukaldaritza-liburua ere.[4][5]

2002an, Arteen Domina eman zion George W. Bush presidenteak Etxe Zurian.

Konstantin Stanislavskiren aktore-tekniketan maistra zen Uta Hagen aktore garaikideen irakasle handienetako bat izan zen, Michael Chekhov, Lee Strasberg eta Stella Adler-ekin batera.[6][7]

Argitaratutako liburuak aldatu

  • 1973an Ρ for Acting, aktore teknikei buruzko liburua
  • 1991n A Challenge for the Actor, aktore teknikei buruzko liburua
  • 1976an Love for Cooking sukaldaritza-liburua .[4][5]

Aktore lanak aldatu

Antzerkia aldatu

  • La gaviota - 1938
  • The Happiest Days - 1939
  • Vickie - 1942
  • Othello - 1943
  • The Whole World Over - 1947
  • Un tranvía llamado Deseo - 1947
  • The Country Girl - 1950
  • Saint Joan - 1951
  • In Any Language - 1952
  • The Magic and The Loss - 1954
  • Island of Goats - 1955
  • Un mes en el campo - 1956
  • Who's Afraid of Virginia Woolf? - 1962
  • The Cherry Orchard - 1968
  • You Never Can Tell - 1986
  • Charlotte - 1980
  • Mrs. Klein - 1995
  • Collected Stories - 1998

Zinema aldatu

Telebista aldatu

  • Victory - 1945
  • A Month in the Country - 1959
  • The Day Before Sunday - 1970
  • Seasonal Differences - 1987
  • The Sunset Gang - 1991
  • eat Acting Teachers and Their Methods. Smith & Kraus ISBN ά1-57525-012-0.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1951n Tony saria irabazi zuen Clifford Odetsen The country girl lanarengatik
  • 1963an Tony saria jaso zuen Afraid of Virginia Woolf?/Nor da Virginia Woolfen beldur? lanarengatik
  • 1999an Tony saria eman zioten bere ibilbide luzea omentzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.backstage.com/magazine/article/the-definitive-guide-to-uta-hagens-acting-technique-68922/. ISSN https://www.backstage.com/magazine/article/the-definitive-guide-to-uta-hagens-acting-technique-68922/..
  2. Port of New York, passenger list of the S.S. Luetzow, September 4, 1924, sheet 41.
  3. HB Studio in New York. .
  4. a b Hagen, Uta 1991. A Challenge for the Actor. New York: Scribner's. ISBN 0-684-19040-0
  5. a b Interview in playbill.com
  6. YouTube - Uta Hagen's Acting Class. .
  7. Brestoff, Richard (1995). The Great Acting Teachers and Their Methods. Smith & Kraus. ISBN 978-1-57525-012-0.

Bibliografia aldatu

  • Brestoff, Richard (1995). The Gr

Kanpo estekak aldatu