Usu-belar edo latxaski (Agrimonia eupatoria) arrosaren familiako belar landarea, zain laburra eta zurtoin zuzen iletsua duena, 30-80 cm luzea. Hosto elkartua du, 3-5 gingil horztunez eratua, eta kolorez berde iluna. Zurtoinaren oinean eta haren inguruan izaten ditu horiek. Lore hori txikiak ditu, bost hostokoak, zurtoinaren erditik gora eta haren inguruan kokatuak. Europa guztian hazten da, baso ertzetan, belardietan eta larre tokietan batez ere. Latxaskiaren hostoak eta zurtoina giltzurrunetako harriak botarazteko eta ebakiak sendatzeko erabiltzen da herri sendagintzan.

Usu-belar
Agrimonia eupatoria01.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaSanguisorbeae
GeneroaAgrimonia
Espeziea Agrimonia eupatoria
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakagrimony (en) Itzuli

ErreferentziakAldatu

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Agrimonia_eupatoria
  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekakAldatu