Ustelketa organismo baten proteinen deskonposizioari deritzo, oxigenorik gabe (hots, ingurune anaerobioan) burutzen dena.

Katu baten gorpua ustelketa prozesuan

Gai organikoak deskonposatzen direnean, dituzten proteinak mikrobio anaerobio batzuek degradatzen dituzte. Proteinak aminoazidoetan hidrolizatzen dira lehen, eta aipaturiko mikrobio horiek aminoazidoak deskarboxilatzen dituzte, aminak sortuz. Amina horiek (kadaberina, putreszina, eskatola...) usain txarreko molekulak dira, usteltze prozesuei haien ohiko kiratsa ematen dietena.

Aminoazidoa → Amina + CO 2

Bakterio anaerobioak dira ustelketa prozesuetan parte hartzen dutenak (Clostridium generokoak, batik bat)

Kanpo estekakAldatu