Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua

Uruguaiko Nazio Askapenerako Mugimendua» orritik birbideratua)

Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua (gaztelaniaz: Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros), eskuarki Tupamaroak (Tupamaros) izen soilaz ezaguna, Uruguaiko mugimendu politiko ezkertiar bat da, 1960ko hamarkadan eta 1970eko hamarkadaren hasieran hiri gerrillatzat jardun zuena. 1989az geroztik Fronte Zabala koalizio politikoan sartuta dago. Tupamaro mugimenduaren izena Tupac Amaru II.a iraultzailearengandik hartu zuten; izan ere, Tupac Amaru II.a, 1780an Peruko Erregeordetzaren aurka indigenek egindako matxinadako buru nagusietako bat izan zen.

Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua

Tupamaroen bandera
Jarduera militarreko urteak1967–1972
BuruzagiakRaúl Sendic
Eleuterio Fernández Huidobro
Héctor Amodio Pérez
Henry Engler
Mauricio Rosencof
Jarduera eremuaUruguai
IdeologiaEzker iraultzailea

Tupamaro ospetsuenak dira haien liderra, Raul Sendic, eta José Mujica, geroago Uruguaiko lehendakari izango zena.

Kanpo estekak aldatu