Urtarrilaren 8
data
(«Urtarrilak 8» orritik birbideratua)
Urtarrilaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko zortzigarren eguna da. 357 egun falta dira urtea amaitzeko, 358 egun bisurteetan.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2005 - Metro Bilbaoren Sestao eta Etxebarriko geltokiak ireki ziren.
- 2009 - Besteak beste Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeren, Arnaldo Otegiren eta Patxi Lopezen aurkako epaiketa hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, 2006an eginiko elkarrizketak zirela eta. Epaimahaiak, Ermuko Foroak ezarritako helegitea artxibatuta, akusatuak errugabetu zituen.
MunduaAldatu
- 1297 - Monako independizatu zen.
- 2004 - Elisabet II.a Ingalaterrakoa erreginak Queen Mary 2 itsasontzia bataiatu zuen.
- 2010 - Elurrak eta izotzak Europa, Ipar Amerika eta Asia ipar ekialde gehiena estali zituen, 192 hildako eraginez.
- 2011 - Ameriketako Estatu Batuetako, Arizona estatuko Tucson hirian egondako tiroketan sei pertsona hil ziren, eta Gabrielle Giffords kongresukidea oso larri zauritu.
Arte eta kulturaAldatu
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1878 - Baltasar Ametzola, bilbotar enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1960).
- 1880 - Antonio Artetxe, euskal herritar abokatu eta politikari liberala (h. 1962).
- 1882 - Luciano Pérez Platero, nafar elizgizona (h. 1963).
- 1888 - Julene Azpeitia, zumaiar idazlea eta ikastolen bultzatzailea (h. 1980).
- 1905 - Luis Aranburu, gasteiztar organista eta musikagilea (h. 1999).
- 1921 - Adolfo Kareaga, bizkaitar abokatu eta politikaria (h. 2009).
- 1939 - Manuel de Solà-Morales Rubió, kataluniar arkitekto eta urbanista, Gasteizen (h. 2012).
- 1946 - Juan Antonio Deusto, euskal herritar futbolaria (h. 2011).
- 1947 -
- Kiko Caballero, nafar pilotari ohia.
- Beñat Soule, bertso epai-mahaikide eta gai-jartzailea.
- 1955 - Carmen Atxutegi, bizkaitar funtzionario eta politikaria.
- 1956 - Patrice Dumora, euskal abeslaria.
- 1960 - Eduardo Puelles, Espainiako Polizia Nazionaleko inspektore buru bizkaitarra (h. 2009).
- 1962 -
- Jon Anza, ETAko militantea (h. 2009).
- Ttotte Etxebeste, lapurtar idazle eta aktibista.
- Loinaz Jauregi, gipuzkoar aktorea.
- 1968 - Alfredo Irusta Sampedro, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1969 - José Ángel Uribarrena, bizkaitar futbolari ohia.
- 1971 - Ricardo Abad, nafar atleta, ultramaratoilaria..
- 1978 - Beñat Mendizabal, gipuzkoar aktorea.
- 1983 - Jonan García, bizkaitar futbolaria.
- 1984 - Miriam Cabeza, gipuzkoar aktorea.
- 1997 - Julen Arellano, nafar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1601 - Baltasar Gracián, espainiar idazlea (h. 1658).
- 1628 - François-Henry de Montmorency-Bouteville, Luxenburgoko dukea eta Frantziako mariskala (h. 1695).
- 1632 - Samuel von Pufendorf, alemaniar historialaria, legegilea eta filosofoa (h. 1694).
- 1636 - Fernando de Valenzuela, espainiar politikaria (h. 1692).
- 1705 - Jacques-François Blondel, frantziar arkitekto, hirigile eta teorigilea (h. 1774).
- 1823 - Alfred Russel Wallace, galestar naturalista, biogeografiaren eta zoogeografiaren sortzaileetakoa (h. 1913).
- 1824 - Wilkie Collins, ingeles idazlea (h. 1889).
- 1831 - John Pemberton, estatubatuar kimikaria, Coca-Cola edariaren asmatzailea (h. 1888).
- 1870 - Miguel Primo de Rivera, Espainiako diktadorea (h. 1930).
- 1889 - Wilkie Collins, ingeles idazlea (h. 1889).
- 1891 - Walther Bothe, alemaniar fisikaria, 1954ko Fisikako Nobel Saria (h. 1957).
- 1894 - Maximiliano Kolbe, poloniar komentu-frantziskotarra (h. 1941).
- 1896 - Jaromír Weinberger, txekiar musikagilea (h. 1967).
- 1899 - Solomon Bandaranaike, Sri Lankako laugarren lehen ministroa (h. 1959).
- 1901 - Nicomedes García Gómez, segoviar industrialaria (h. 1989).
- 1902 -
- Georgi Malenkov, sobietar politikaria (h. 1988).
- Carl Rogers, estatubatuar psikologoa eta apaiza (h. 1987).
- 1905 - Carl Gustav Hempel, zientziaren filosofo estatubatuarra (h. 1997).
- 1906 - Serge Poliakoff, errusiar-frantziar margolaria (h. 1969).
- 1910 - Galina Ulanova, errusiar dantzaria (h. 1998).
- 1912 -
- José Ferrer, puertoricoar aktorea (h. 1992).
- Tadashi Imai, japoniar zinemagilea (h. 1991).
- 1918 - Frank John Kerr, australiar astronomoa (h. 2000).
- 1921 - Leonardo Sciascia, italiar idazle, saiakeragile eta politikaria (h. 1989).
- 1922 - Don Patinkin, israeldar ekonomista (h. 1995).
- 1924 - Paul Moritz Cohn, alemaniar matematikaria (h. 2006).
- 1925 - Bernardo Ruiz, espainiar txirrindularia.
- 1933 - Juan Marsé, kataluniar eleberrigilea.
- 1934 - Jacques Anquetil, frantziar txirrindularia, 5 Frantziako Tour irabazi zituen lehenengoa (h. 1987).
- 1935 - Elvis Presley, estatubatuar rock abeslaria eta aktorea, historiako musikaririk garrantzitsuenetakotzat hartua (h. 1977).
- 1936 - Robert May (Oxfordeko May Baroia), australiar zientzialaria, Erresuma Batuko Gobernuko Aholkulari Zientifiko nagusia.
- 1937 - Shirley Bassey, galestar abeslaria.
- 1941 - Graham Chapman, britainiar umorista eta idazlea (h. 1989).
- 1942 -
- Stephen Hawking, britainiar fisikari eta astronomoa, bere garaiko ospetsuenetakoa (h. 2018).
- Junichiro Koizumi, Japoniako lehen ministroa.
- 1946 - Miguel Ángel Félix Gallardo, mexikar droga trafikatzailea, 1980ko hamarkadan Mexikoko droga trafiko ia guztia kontrolatzen zuena.
- 1947 - David Bowie, ingeles abeslaria eta musikaria (h. 2016).
- 1951 - John McTiernan, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- 1952 -
- Montserrat Ginesta, kataluniar marrazkilari eta ilustratzailea.
- Alex Maskey, irlandar politikaria, Sinn Féineko lehenbiziko alkatea bilakatu zena.
- 1954 - Sylvie Germain, frantziar idazlea.
- 1957 -
- Miquel Barceló, espainiar margolaria.
- Nacho Duato, espainiar ballet dantzari eta koreografoa.
- 1967 - Małgorzata Foremniak, poloniar aktorea.
- 1971 - Géraldine Pailhas, frantziar aktorea.
- 1976 - Ainhoa Güemes, bizkaitar kazetaria eta berdintasun-teknikaria.
- 1977 - Amber Benson, estatubatuar aktore, abeslari, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendaria.
- 1979 - Sarah Polley, kanadar aktore, zinema zuzendari eta aktibista.
- 1980 - Rachel Nichols, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1981 - Shoko Mikami, japoniar futbolari ohia.
- 1984 - Kim Jong-un, Ipar Koreako Buruzagi Nagusia.
- 1989 -
- Oliver Bozanic, australiar futbolaria.
- Danny Carvajal, costarricar futbolaria.
- 1997 - Jack Andraka, estatubatuar asmatzaile eta minbiziaren ikertzailea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1420 - Lantzelot Nafarroakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1386).
- 1832 - José Fernando Etxabe, gipuzkoar politikaria.
- 1882 - Blas Villate, bizkaitar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1824).
- 1886 - Juan María Gelbentzu, nafar organo-jotzaile eta pianista (j. 1819).
- 1891 - Jose Maria Larroka, gipuzkoar idazlea, Erroman (j. 1813).
- 1929 - Fermin Imaz, donostiar bertsolaria eta bertso-jartzailea (j. 1879).
- 1942 - Antonio Ortiz Etxague, arabar margolari errealista, Buenos Airesen (j. 1883).
- 1951 - Bonifazio Etxeberria, gipuzkoar industria gizona, Bonifacio Echeverría arma-fabrikaren sortzailea (j. 1859).
- 1978 - Martin Itziar, euskal idazlea (j. 1905).
- 2000 - Carmen Balenziaga, gipuzkoar aktorea (j. 1922).
- 2001 - Mariano Izeta, euskal idazle eta nafar euskaltzaina (j. 1915).
- 2004 - Christian Belaskain, lapurtar errugbilaria (j. 1953).
- 2007 - Patxi Beitia, Kezka dantza taldeko zuzendaria, Alkartasuna Dantza taldeko sortzailea eta aurreskularia (j. 1925).
- 2008 - Juan Bautista Aldasoro "Txibo" gipuzkoar bikoiztailea.
- 2011 - Sonia Etxezarreta, gipuzkoar mahai-tenislaria, garai guztietako euskal mahai-tenislaririk onenaren saria jasotakoa (j. 1968/69).
- 2014 - José Luis Martínez de Ubago, gipuzkoar tiratzailea (j. 1926).
- 2015 - Juan Garmendia Larrañaga, tolosar etnografoa eta historialaria (j. 1926).
MunduaAldatu
- 1107 - Edgar Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. c. 1074)
- 1198 - Zelestino III.a, Aita santua (j. c. 1106).
- 1324 - Marco Polo, veneziar bidaiari eta merkataria (j. 1254).
- 1337 - Giotto di Bondone, italiar margolaria.
- 1570 - Philibert de l'Orme, frantziar arkitektoa (j. c. 965).
- 1634 - Joan Sala i Ferrer, kataluniar bidelapurra (j. 1594).
- 1642 - Galileo Galilei, italiar filosofo, fisikari eta astronomoa (j. 1564).
- 1713 - Arcangelo Corelli, italiar biolin-jotzaile musika-konposatzailea (j. 1653).
- 1878 - Nikolai Nekrasov, errusiar olerkaria eta kazetaria (j. 1821).
- 1879 - Baldomero Espartero, espainiar militar eta politikaria (j. 1793).
- 1896 - Paul Verlaine, frantziar olerkaria (j. 1844).
- 1941 - Robert Baden-Powell, ingeles militar eta idazlea (j. 1857).
- 1948 - Kurt Schwitters, alemaniar margolaria, eskultorea eta poeta (j. 1887).
- 1950 - Joseph Schumpeter, austriar ekonomialaria (j. 1883).
- 1976 -
- Zhou Enlai, Txinako Herri Errepublikako gobernuburua (j. 1898).
- Pierre Jean Jouve, frantziar poeta, eleberrigilea eta kritikaria (j. 1887).
- 1990 - Jaime Gil de Biedma, gaztelaniazko kataluniar olerkaria (j. 1929).
- 1992 - Nicolas Schöffer, hungariar eskultorea eta artearen teorialaria (j. 1912).
- 1996 - François Mitterrand, Frantziako Presidentea (j. 1916).
- 1997 - Melvin Calvin, estatubatuar kimikaria, 1961eko Kimikako Nobel Saria (j. 1911).
- 1998 - Michael Tippett, britainiar musikagilea (j. 1905).
- 1999 - Peter Seeberg, daniar idazlea (j. 1925).
- 2002 - Alexander Prokhorov, sobietar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (j. 1916).
- 2007 -
- Yvonne De Carlo, kanadar-estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (j. 1922).
- David Ervine, Ipar Irlandako politikaria (j. 1953).
- 2010 - Charles Massi, afrikaerditar politikaria (j. 1952).
- 2015 - Manuel Garrido Jiménez, espainiar filosofoa (j. 1925).
- 2017 -
- Nicolai Gedda, suediar opera-abeslaria, tenorra (j. 1925).
- Francisco López Hernández, eskultore eta unibertsitateko irakaslea (j. 1932).
- James Mancham, Seychelleetako lehen presidentea (j. 1939).
- Hashemi Rafsanjani, Irango presidentea (j. 1934).
- 2018 - George Maxwell Richards, Trinidad eta Tobagoko presidentea (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Diagur eta Luken.
Jaieguna, ondoko herrian: