Urroz (Malerreka)

Nafarroa Garaiko udalerria
Urrotz (Malerreka)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Malerrekako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».

Urroz[3] ([uros̻]; Urrotz [urots̻] ofizialki) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da eta Malerrekako ibarrean, Baztan-Bidasoa eskualdean dago. 179 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago. Herrigunea 337 metroko garaieran dago.[4]

Urroz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Urrozko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Urrotz
AlkateaJosu Zozaya Ubiria
(Herriko Taldea)
Posta kodea31752
INE kodea31244
Herritarraurroztarra
Geografia
Koordenatuak43°06′05″N 1°42′22″W / 43.101388888889°N 1.7061111111111°W / 43.101388888889; -1.7061111111111
Azalera10,46 km²
Garaiera337 metro
Distantzia60 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria177 (2023:  0)
alt_left 80 (%45,2)(2019) (%58,2) 103 alt_right
Dentsitatea17,66 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,62
Ugalkortasuna[1]‰ 60,61
Ekonomia
Jarduera[1]% 75 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,82 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 96,20 (2018:  %-2,71)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.urrotz.org

Izena aldatu

Euskaltzaindiak arautua duen izena Urroz, baina 1989ko urtarrilaren 31n izen ofizialtzat Urrotz hartu zen.[4] Antzina, gaztelaniaz, Urroz de Santesteban deitzen zen.

Geografia aldatu

Mugak aldatu

Urroz udalerriak iparraldetik Iturenekin du muga, hegoaldean Ultzamarekin, mendebaldean Beintza-Labaienekin, ekialdean Oizekin eta hego-mendebaldean, berriz, Donamariarekin.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria Nafarroa ipar-mendebaldean kokatzen da. Udalerri honetan eta ingurugiro natural eder batez inguratuak Leurtzako urtegiak kokatzen dira.

Historia aldatu

Urrozi buruzko lehen aipamena 1280. urteko dokumentu batekoa da. Udalerria Leringo Doneztebeko haranari loturik egon zen 1845era arte. Urte hartan, Nafarroako udalerrien erreforma administratiboa egin zenean, udalerri independente bihurtu zen.

Udalerriko armarrian San Migel Luziferren irudia ageri da.

Demografia aldatu

Urrozko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2007an Urrozko alkate kargurako Herriko Alkartasuna (HA) herri ekimeneko Ignacio Urroz Gragirena aukeratu zuten; haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,91) eta boto zuriak zortzi izan ziren (%8,00). Abstentzioa %33,55ekoa izan zen.

Urrozko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jose Luis Larraiotz Ariztegi (HA) 61 Bai
Joseba Miren Urrotz Telletxea (HA) 57 Bai
Ignacio Urroz Gragirena (HA) 57 Bai
Martin Mariezkurrena Juanena (HA) 41 Bai
Juan Pedro Zozaia Goñi (HA) 43 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu. Hortaz, Ignacio Urrozek jarduneko alkate segitu zuen[5].

Udaletxea aldatu

Udaletxea elizatik gertu dago eta 1970eko hamarkadan eraiki zen, (beheko solairua 1978 berriztu zen). Eraikuntzak bi solairu dauzka, eta fatxada nagusia harriz eginda dago. Udaletxean, udal bulegoez gain, ostatua eta taberna daude. Urrozko udaletxeko idazkaria Oiz, Donamaria eta Beintza-Labaiengo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Leurtza Etorbidea, 1 - 1. solairua

Alkateen zerrenda aldatu

2007-2015 Ignacio Urroz Gragirena Herriko Alkartasuna
2015-2019 Iñaki Juanena Santesteban Herriko Alkartasuna
2019-2023 Josu Zozaya Ubiria Herriko Taldea

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaien arteko linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Herriko jaiak San Migelen omenez ospatzen dira, irailaren 29aren inguruan. Besteak beste, herri kirolak, pilota partiduak eta bertso bazkaria antolatzen dira.

Zerbitzuak aldatu

Urroz "Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Donezteben du egoitza nagusia.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • San Migel eliza, elizaren barruan Ama Birjina eta haurraren irudi gotikoa dago.
  • San Kristobal baseliza, barruan San Kristobal eta San Antonioren irudiak daude.

Urroztar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. 155 araua. Euskaltzaindia, 9 or. (Noiz kontsultatua: 2010-10-26).
  4. a b http://www.euskomedia.org/aunamendi/135495?q=urrotz&numreg=1&start=0 Urrotz. Auñamendi Eusko entziklopedia.
  5. Urroz[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa