Urriaren 13
data
(«Urriak 13» orritik birbideratua)
Urriaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita seigarren eguna da, 287.a bisurteetan. 79 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1978 - ETAk polizia armatuko bi kide hil zituen Bilbon.
- 1980 - ETAk Lorenzo Moto Rodriguez militarra hil zuen Donostian.
- 1998 - Espainiako Gobernuak, Jose María Aznar lehendakari zuela, hainbat euskal herritar preso Euskal Herrira hurbildu zituen.
- 2009 - Espainiako Poliziak Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta Ezker Abertzaleko beste zortzi kide atxilotu zituen Donostiako LABen egoitzan. Lau egun inkomunikatuta izan ostean, bi horiek eta beste hiru kide espetxera bidali zituen Garzon epaileak, ustez "su-eten faltsuak" bilatzeagatik.
MunduaAldatu
- 54 - Neron Erromako enperadore izendatu zuten.
- 409 - Bandalo eta alanoak, Pirinioak zeharkatuta, Iberiar Penintsulan sartu ziren.
- 1307 - Filipe IV.a Frantziako erregeren aginduz, ehundaka tenplario atxilotu eta torturatu zituzten, hereseak zirela aitortzeko.
- 1582 - Egutegi gregoriarra indarrean sartu zenez, egun hau ez zen existitu Italia, Polonia, Espainia eta Portugalen.
- 1917 - Portugalgo Fatima herrixkan 70.000 lagun inguruk "Eguzkiaren Miraria" ikusi zutela aitortu zuten.
- 1923 - Ankara Turkiako hiriburu izendatu zuten, Istanbulen ordez.
- 1943 - Bigarren Mundu Gerra: Italiako gobernu berriak III. Reicharekin zituen harremanak apurtu eta Aliatuen aldera egin zuen.
- 1944 - Sobietar Armada Gorria Letoniako Riga hiriburuan sartu zen.
- 1946 - Frantziak Laugarren Errepublikako konstituzioa onartu zuen.
- 1972 - Uruguaiko errugbi talde bat zeraman hegazkina Andeetan erori zen, honek Andeetako Tragedia izenez ezagutzen den gertakari ospetsuari hasiera emango zion.
- 2010 - San José meatzeko istripua: Txileko Copiapón dagoen San Jose meategitik 70 egunez lurpean egondako 33 meatzariak atera zituzten.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1985 - Lizarran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 1996 - Etxarri-Aranatzen Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2016 - Lekeitioko Armintxeko haitzuloan Madeleine aldiko Goi Palolitoko eta duela 14.000 urteko grabatuak topatu zituzten.
MunduaAldatu
- 1953 - Harvey filma estreinatu zen, Henry Kosterek zuzendu eta James Stewart, Josephine Hull, Peggy Dow eta Charles Drake aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 - The Scarlet Letter ("Hizki Eskarlata") filma estreinatu zen, Roland Joffék zuzendu eta Demi Moore, Gary Oldman, Robert Duvall eta Edward Hardwicke aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1996 - The People vs. Larry Flynt ("Herria Larry Flynten Aurka") filma estreinatu zen, Miloš Formanek zuzendu eta Courtney Love eta Edward Norton aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1884 - Greenwich meridianoko ordua ezarri zen munduko ordu unibertsaltzat.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1703 - Francisco Ximenez de Tejada, nafar aristokrata eta Jerusalemgo San Joanen Ordenako maistru handia (h. 1775).
- 1820 - Eduardo Alonso Colmenares, nafar abokatu eta politikaria (h. 1888).
- 1854 - Antonin Personnaz, lapurtar arte bildumagile eta argazkilaria (h. 1936).
- 1863 - Juan Migel Orkolaga, hernaniar metereologo eta jesuita, Igeldoko behatokiaren sortzailea (h. 1914).
- 1867 - Eduardo Justo Mokoroa, gipuzkoar organista, zuzendaria eta musikagilea (h. 1959).
- 1878 - Eduardo Gancedo, nafar elizgizona eta idazlea (h. 1950).
- 1884 - Madalena Jauregiberri, euskal idazlea eta euskaltzalea (h. 1977).
- 1911 - André Navarra, lapurtar txelo jole eta irakaslea, mundu mailako ospea lortu zuena (h. 1988).
- 1916 -
- Manuel Matxain, gipuzkoar bertso-jartzailea (h. 1999).
- Luis Ortiz Alfau, Errepublikaren aldeko eta frankismoaren kontrako bizkaitar milizianoa (h. 2019).
- 1944 - Luis Maria Zugazaga, bizkaitar futbolaria ohia.
- 1946 - Xabier Kintana, bizkaitar euskalaria, euskal idazlea eta euskaltzaina.
- 1947 - Antonio Espinós, bizkaitar karateka ohia.
- 1950 - Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, gipuzkoar ETAkidea (h. 1976).
- 1951 - Pilar Zabala Agirre, gipuzkoar ikerlari, idazlea eta unibertsitateko irakaslea.
- 1955 - Francis Salagoiti, lapurtar enpresaburu eta idazkari judiziala, Aviron Bayonnais errugbi taldeko presidentea.
- 1967 - Pablo Laso, arabar saskibaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- 1971 - Abarrots Altolagirre Inda, gipuzkoar komiki-marrazkilari eta gidoilaria.
- 1975 - Álvaro Pérez Florentino, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1978 - Diego San José, gipuzkoar zinema gidoigile eta idazlea.
- 1981 -
- Juan Jose Aranburu, gipuzkoar tiratzailea, skeet modalitatean aditua.
- Josu Mondelo, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1988 - Beñat Iguaran, gipuzkoar bertsolaria.
- 1993 - Bingen Elortza, gipuzkoar aktorea.
- 2001 - Ekai Lersundi, 16 urterekin bere buruaz beste egin zuen bizkaitar transexuala, LGTBI+ kolektiboaren aktibista eta erreferentea (h. 2018).
MunduaAldatu
- 1821 - Rudolf Virchow, alemaniar mediku, antropologo, biologialari eta politikaria (h. 1902).
- 1878 - Stepan Xaumian, Georgian jaiotako armeniar boltxebikea (h. 1818).
- 1887 - Jozef Tiso, Eslovakiako Lehen Errepublikako presidentea (h. 1947).
- 1895 - Cemal Gürsel, Turkiako presidentea (h. 1966).
- 1902 - Shigeyoshi Suzuki, japoniar futbolaria (h. 1971).
- 1903 - Takiji Kobayashi, literatura proletarioaren japoniar idazlea (h. 1933).
- 1907 - Yves Allégret, frantziar zinemagilea (h. 1987).
- 1909 - Art Tatum, estatubatuar jazz-pianista eta musikagilea (h. 1956).
- 1918 - Jack MacGowran, irlandar zinema eta antzerkiko aktorea (h. 1973).
- 1919 - Tsehai printzesa, Etiopiako inperioko Haile Selassie eta Menen Asfaw enperadoreen laugarren umea (h. 1942).
- 1921 - Yves Montand, italian jaiotako frantziar aktore eta abeslaria (h. 1991).
- 1922 - Nat Clifton, estatubatuar kirolaria, NBAn jokatu zuen lehen afroamerikarra (h. 1990).
- 1923 - Inger Jacobsen, norvegiar abeslari eta aktorea (h. 1996).
- 1924 -
- Henri Theil, herbeheretar ekonomilari eta estatistikaria, ekonometria arloan egin zituen ekarpenengatik ezaguna (h. 2000).
- Roberto Eduardo Viola, Argentinako diktadorea (h. 1994).
- 1925 - Margaret Thatcher, Erresuma Batuko lehen ministroa eta Thatcherismoaren sortzailea eta bultzatzaile nagusia (h. 2013).
- 1927 -
- Lee Konitz, estatubatuar musikagilea (h. 2020).
- Turgut Özal, Turkiako presidentea (h. 1993).
- 1929 - Richard Howard, estatubatuar poeta eta itzultzailea.
- 1931 - Raymond Kopa, frantziar futbolaria (h. 2017).
- 1932 -
- Dušan Makavejev, jugoslaviar zinema-zuzendaria (h. 2019).
- John Griggs Thompson, estatubatuar matematikaria.
- 1934 - Nana Mouskouri, greziar abeslaria, historian disko gehien saldu dituen artistetako bat.
- 1936 - Christine Nöstlinger, austriar idazlea, batez ere Haur eta Gazte Literaturan ezaguna (h. 2018).
- 1941 - Paul Simon, estatubatuar musikaria eta Simon and Garfunkel bikoteko kidea.
- 1942 - Pamela Tiffin, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- 1945 - Christophe, frantziar abeslaria (h. 2020).
- 1946 - Diego Galán, espainiar zinema kritikari eta zuzendaria eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria (h. 2019).
- 1948 - Nusrat Fateh Ali Khan, jatorri sufiko pakistandar kantaria (h. 1997).
- 1949 - María Teresa Rodríguez Barahona, arabar funtzionario eta politikaria.
- 1954 - Haitham bin Tarik Al Said, Omango sultana.
- 1955 - Joaquín Caparrós, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1957 - Reggie Theus, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1958 - Jamal Khaxoggi, arabiar kazetaria eta The Washington Post egunkariko zutabegilea, Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsul-etxean eraila (h. 2018).
- 1961 - Doc Rivers, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1962 - Kelly Preston, estatubatuar modelo ohia eta aktorea (h. 2020).
- 1963 - Isabelle Gélinas, franko-kanadar aktorea.
- 1964 - Doug Emhoff, estatubatuar abokatua, Kamala Harrisen senarra.
- 1965 -
- Johan Museeuw, belgikar txirrindulari ohia.
- Philippe Torreton, frantziar aktore eta politikaria.
- 1967 -
- Kenny Green, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Javier Sotomayor, kubatar altuera jauzilaria, XX. mendearen bukaerako atletismoko izar handienetakoa.
- 1969 -
- Akemi Noda, japoniar futbolari ohia.
- Elisenda Paluzie, kataluniar ekonomialari eta ekintzaile politikoa, Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundearen lehendakaria.
- 1971 -
- Sacha Baron Cohen, britainiar aktore, umorista, komediagile eta idazlea.
- Luís Tosar, galiziar aktore eta abeslaria.
- 1972 - Danny Lloyd, estatubatuar aktore ohia.
- 1975 - Tadahiro Akiba, japoniar futbolari ohia.
- 1982 - Ian Thorpe, australiar igerilari ohia.
- 1983 - Yuka Miyazaki, japoniar futbolari ohia.
- 1985 - India Martínez, espainiar flamenko eta pop estiloko abeslaria.
- 1988 - Chanel Mokango, kongoar saskibaloi-jokalaria.
- 1989 - Alexandria Ocasio-Cortez, estatubatuar ekintzaile eta politikaria.
- 1995 -
- Park Jimin, hegokorear abeslari, dantzari, koreografo, modelo eta MCa.
- Shiori Miyake, japoniar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1774 - Guillaume d'Arche, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1702).
- 1826 - Jose Larrinaga edo Jose Larrañaga, bere baserrian aterpea eskaini zion familia oso bat hil zuen serie-hiltzailea (j. 1801).
- 1921 - Pedro Zubiria, bizkaitar enpresaburua, Yanduriko markes izendatua, Sevillan (j. 1862).
- 1941 - Isabel Lete Landa, Ahizpa Mertzedariak ordenako euskal moja (j. 1913).
- 2004 - Antonio Zubiaurre, 21 urtez Alkizako alkatea (j. 1956).
- 2005 - Roberto Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat, Valentzian (j. 1948).
- 2008 - Jean Marie Ihartza, Iratzeder, lapurtar elizgizon, idazle eta euskaltzaina (j. 1920).
MunduaAldatu
- 54 - Klaudio, Erromako enperadorea (j. K. a. 10).
- 1282 - Nichiren, Nichiren Budismoaren japoniar sortzailea (j. 1222).
- 1382 - Petri II.a Ziprekoa, Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna (j. c. 1357)
- 1578 - Jean Bullant, Frantziako Kondestable Handia.
- 1656 - Joan Juanitz, nafar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua.
- 1688 - Pedro de Mena, espainiar eskultorea (j. 1628).
- 1694 - Samuel von Pufendorf, alemaniar historialaria, legegilea eta filosofoa (j. 1632).
- 1715 - Nicolas Malebranche, frantziar filosofoa (j. 1638).
- 1815 - Joachim Murat, frantziar mariskala (j. 1767).
- 1822 - Antonio Canova, italiar eskultorea (j. 1757).
- 1825 - Maximiliano I.a Josef Bavariakoa, Bavariako lehenbiziko erregea (j. 1756).
- 1869 - Charles Augustin Sainte-Beuve, frantziar literatur kritikaria (j. 1804).
- 1871 - Jakub Kryštof Rad, suitzar fisikaria eta industria zuzendaria, azukre-koxkorren "asmatzailetzat" hartua (j. 1799).
- 1882 - Joseph Arthur Gobineau, frantziar diplomatiko eta idazlea (j. 1816).
- 1893 - John Atkinson Grimshaw, britainiar margolaria (j. 1836).
- 1899 -
- Aristide Cavaillé-Coll, frantziar organo-egilea (j. 1811).
- Charles Ashton, galestar idazlea (j. 1848).
- 1908 - Antonieta Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (j. 1838).
- 1909 - Francesc Ferrer, kataluniar politikari eta pedagogo iraultzailea (j. 1859).
- 1918 - Hjørdis Grøntoft Raknerud, norvegiar arkitektoa, Eskandinaviako lehen emakume arkitektoetako bat (j. 1878).
- 1919 - Karl Adolph Gjellerup, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel Saria (j. 1857).
- 1932 - Ahmad Shawqi, egiptoar poeta (j. 1868).
- 1937 - Kazimierz Nowak, poloniar bidaiaria, korrespontsala, erreportaria eta argazkilaria (j. 1897).
- 1938 - Elzie Crisler Segar, estatubatuar marrazkilari eta komikilaria (j. 1894).
- 1961 -
- Maya Deren, ukrainar-estatubatuar zinema zuzendaria, dantzaria, koreografoa, poeta eta idazlea (j. 1917).
- Marcel Gimond, frantziar eskultorea (j. 1894).
- 1974 - Ed Sullivan, estatubatuar ikuskizun eta kirol kazetaria, telebista aurkeztea eta egunkarietako zutabegilea (j. 1901).
- 1987 - Walter Houser Brattain, estatubatuar fisikaria, trantsistorearen asmatzaileetako bat eta 1956ko Fisikako Nobel Saria (j. 1902).
- 1990 -
- Lê Ðức Thọ, vietnamdar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria (j. 1911).
- Hans Namuth, alemaniar-estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (j. 1915).
- 1991 - Agustín Rodríguez Sahagún, espainiar enpresaburu eta politikaria, Madrilgo Alkatea (j. 1932).
- 1995 - Henry Roth, estatubatuar eleberrigilea (j. 1906).
- 1997 - Adil Çarçani, albaniar politikaria (j. 1922).
- 2001 - Olga Oleinik, sobietar matematikaria (j. 1925).
- 2003 - Bertram Brockhouse, kanadar zientzialaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- 2007 -
- Bob Denard, frantziar mertzenarioa (j. 1929).
- Andrée de Jongh, belgikar erresistentziako erizaina, II. Mundu Gerran soldadu aliatuen iheserako Comète sarearen antolatzailea (j. 1916).
- 2008 - Guillaume Depardieu, frantziar aktorea (j. 1971).
- 2016
- Bhumibol Adulyadej, Thailandiako erregea (j. 1927).
- Dario Fo, italiar idazlea eta antzerkigilea, 1997ko Literaturako Nobel Saria (j. 1926).
- 2017 - Albert Zafy, Madagaskarreko presidentea (j. 1927).
- 2019 - Charles Jencks, estatubatuar kultura-teorialari, paisaia-diseinatzaile eta arkitekturaren historialaria (j. 1939).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Aritz, Haritz eta Haritza.
- Durangoko San Fausto Jaiak