Urre sukarra edo urre grina (ingelesez Gold rush) nonbait bapatean urrea topatzearen ondorioz sortutako dei-efektuari esker langileen, eta bereziki meatzarien, leku horretaranzko immigrazio masiboari deitzeko izendapena da. Geografikoki eta historikoki modu zabalean erabiltzen den izendapena izan arren, modu zehatzean 1848an Kalifornian jazotako gertakaria izendatzeko erabili ohi da.

Kaliforniako urre sukarraren garaiko kartela.

ArrazoiakAldatu

Urre sukar garaiak edo boladak XIX. mendean herri kulturan sakonki sustraitu ziren. Askok beren lantokiak edota bizimoduak utzi eta urre bilaketan hasteko arrazoiak norberaren egoeraren araberakoak dira:

  • Garraio sareen hobekuntza erlatiboa,
  • Garraiobideen hobekuntza, honek albisteen eta esamesen zabaltzea ahalbideratu zuen,
  • Nolabaiteko atsekabe soziala edo egoera sozialarekin kontent ez egotea,
  • Urre-patroian oinarritutako nazioarteko moneta sistema.

Kurioski, meatzari gutxi ziren aberats bilakatzen zirenak, bienbitartean haien hornitzaileak eta dendariak urre sukar hauei esker dirutzak egin ohi zituzten.

Kanpo estekakAldatu