Ureta dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Aiaran

Ureta dorretxea Aiarako Lanteno auzoan dagoen dorretxea da.

Ureta dorretxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAiara
Koordenatuak43°08′23″N 3°06′25″W / 43.13978°N 3.10703°W / 43.13978; -3.10703
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXV. mendea - XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea61

2002ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena aldatu

Dorretxe eta bizitegi hau XV. mende bukaerakoa eta XVI. mendearen hasierakoa da. Oin karratuko eraikina da eta alde bakoitzak hamaika metro neurtzen ditu. Hiru solairu ditu: behekoa, lehena eta lau uretara dagoen estalkipea. Sarrera nagusia ipar-ekialdeari begira, errepide ondoan dago, eta lehen solairuaren parean zubi bati esker herriko errepidea eta dorrearen arteko lubakia zeharka daiteke. Harrizko eraikina da, ertzeetan harlanduak ditu eta fatxada nagusian portada bikoitza du.

Fatxadak aldatu

Ipar-ekialdeko fatxada ezaguna da bi solairuetako bakoitzean sarrerako ate bat duelako. Goiko atea da eraikinaren sarrera eta fatxada erdia hartzen du lehen solairuaren parean. Beheko solairuan, aldiz, ikuiluen sarbide den antzeko beste ate bat dago. Aipatutako portada biak erdi-puntuko arku banatan bukatzen dira, eta arkuaren inguruan eta atezangoan koska eta moldura arineko harlandu handiko dobelak dituzte. Goiko atea iltze-buruzko ilaradun eta txandakatutako esfera erdidun alfiz molduratuaren bidez koadroan sartuta dago, Sarrera hauen hutsarteak zabalak dira, goikoak 2,75 x 1,60 metro ditu eta behekoak 2,55 x 1,60 metro. Beheko solairuan, errepidetik lubakira eta beheko atera doan sarbidea zaintzeko, metro bat baino gehiagoko altuera duten bi gezileiho daude, eta lehen solairuan atearen alde banatan 0,70 metrokoak diren bi leiho ia karratuak daude. Leihoak harlandu handiko markotan daude eta azpian, beheko eta lehen solairuaren artean sei ukondo lerrokatuta daude, lau eskubialdean eta bi ezkerraldean. Estalkiaren teilatu-hegala sarrerako ate gainetik hurbil hasten da, eta horregatik, fatxadak altuera txikia erakusten du. Beheko solairuan, eskubi aldeko albo baten solairuaren eranskina dago, eta gezileiho baten zatia estaltzen du.

Ipar-mendebaldeko fatxada errekari begira dagoelako da azpimarragarria, alde horretatik nabarmenagoa baita; beheko solairuan bi gezileiho bakarrik daude eta bat ia estalita; lehen solairuan, aldiz, fatxada nagusikoen antzerakoak diren bi leiho eta garrantzirik gabeko beste bi berri daude. Estalkia begiratuz gero, eraikina itsusitzen duten hiru tximinia daude.

Hego-ekialdeko lehen solairuaren goiko ertzean lerrokatuta dauden lau hutsarte izan ezik, ia hormatal guztiak ez dauka hutsarterik. Alde horretako berezitasunik nabarmenena fatxadak azaltzen duen harrizko eranskina, solairu batekoa da, beheko solairu guztian zehar ur batera dagoen estalki eta guzti. Hego-mendebaldeko edo atzekoa den fatxadak beheko solairuan eskubiko ertzaren ondoan pixka bat kakotutako ateburudun atea dauka; ezkerraldean bi gezleiho ditu; lehen solairuan hormatalaren erdian fatxada nagusiko antzerakoa den leihoa du eta bere eskubian eraiki berria den hutsartea. Lehen solairuaren parean egindako porlanezko terraza batek eta honen oinarrian egindako zementu-bloke itxiturak, gezileiho bat estaltzen duenak, fatxada narriatuta utzi dute.

Barrualdea aldatu

Barrualdeari dagokionez, dorrea egurrezko lau habetzanen bidez zehaztatuta dagoen erdiko lauki batez egituratua dago, eta horiek osatzen dute eremu nagusia. Estalkipean egurrezko txabeta eta larakodun zutoinen egitura ikusten da, ganbararen eremu irekia da; lehen solairuan egitura estalita dago eta etxebizitzaren erdiaren inguruan korridore batek gelekin elkartzen du, dorrearen bizitegia da eta berezko leihoek, alde banatan, barruan landutako harrizko bi eserleku dituzte. Beheko solairuan, egitura nagusiaren zati bat eserlekuen gainean ezarritako bi zutoinen bidez egina dago eta beste bi zutoinak harrizko horma batek ordezkatzen ditu, eta era berean, hormak egonlekua bi zatitan banatzen du, ikuilua da, eta gezileihoen lagungarri izateko hormen txaranbeldu handia ikusten da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa