Urdaneta kalea (Ordizia)

Urdaneta kalea, Gipuzkoako Ordizia udalerrian dagoen kale bat da. Herriko kale ezagun eta herrikoienetako bat da, eta izena Andres Urdaneta ordiziar esploratzailearen omenez darama.

Urdaneta kalea (Ordizia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAlde Zaharra (Ordizia)
Koordenatuak43°03′13″N 2°10′57″W / 43.053558°N 2.182533°W / 43.053558; -2.182533
Map
Artikulu hau Ordiziako kaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urdaneta kalea».

Kokalekua aldatu

Ordiziako Alde Zaharra eta Malkasko auzoaren artean maldan behera hedatzen da, Beasain eta Lazkaora doan bidean.

Historia aldatu

Ordiziako mendebalderako lehen zabalgune bezala sortu zen, XIX. mendearen erdialdera harresietatik kanpo hedatu zen aurreneko auzoa.

1866an jada kale berri hau Urdaneta bezala izendatzen zen. 1875ean hiru etxebizitaza besterik ez zituen galtzadaren eskuinean. Horiez gain, Lazkaibarreko zubiaren aldamenean Benta zuri kokatzen zen, eta Gurutze baserria apur bat gorago. Donostia izan zen “gerriko” harresitua alde batera uztea erabaki zuen Gipuzkoako lehen hiribildua, 1864. urtean. Beranduago gauza bera egin zuten beste batzuek, esate baterako, Ordiziak. Urdaneta kalea mendebalderako zabalgune handi modura sortu zen. Zati handi bat bizkortasun handiz sortu zen S.E.C.M. sozietateak ekarritako oparotasun industrialaren babesean. Herriko lehen argiteria publikoa (ez elektrikoa) 1826ko abenduaren 3koa da. Argiteria publikorako lehen zerbitzu elektrikoa 1894ko martxoaren 1ean jarri zen martxan. Eskuineko geziak Ordizia kaletik Garagartza “Plazatxorako” sarbidea adierazten du. Sarbide hura Tomas Zubizarreta jaunak 1907. urtean “cercas” modura ezagutzen zen zonaldea 10.000 pezetaren truke saldu ostean hasi ziren egiten[1].

XXI. mendearen hasieratik kale honetan bertako betiko biztanleez gain, munduko herrialde askotatik etorritako etorkinak ere bizi dira.

Eraikin eta eskultura interesgarriak aldatu

Urdaneta kalean honako eraikin nabarmenak daude:

  • Torresol eraikinaren iparraldeak Urdaneta kalera ematen du.
  • Urdaneta kaleko zenbait eraikinek balio historiko handia dute herriaren momentu historiko baten isla direlako, lehen zabalkundearena. Tamalez eraikin hauek desagertzen ari dira. Udalaren jarrera ez da esku hartzekoa beraz kalearen etorkizuna zoriaren baitan dago. Balio handikoak ziren Urdaneta kaleko 3-5a, 4a, 8a,13a, 20a edo 26a. Guztiak hondeamakinak suntsituak. Hala ere balio historiko-arkitektonikoko eraikinik badago, esaterako Urdaneta kaleko 2a, 28a edo 50a.

Iruditegia aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. Ordiziako Album familiarra. Iturria: Marti Garcia Garmendia “Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (1910/1925)” liburuan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa