Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Maite Idirin eta Jokin Apalategiren semea, Euskal Filologian doktorea da, eta Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna. Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakasle katedraduna da. Irakasteaz gain, kolaborazioak idatzi ditu hainbat egunkaritan, hala nola Garan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian edo Maiatz aldizkarian.

Idazle gisa bi bider irabazi du Beterriko liburua saria (Gauak eta hiriak, 1997, eta Fizkizoaren izterrak, 2010). 2011n Euskadi saria irabazi zuen Fikzioaren izterrak ipuin liburuarekin.

Editore gisa Utriusque Vasconiae argitaletxeko "Kritika literarioa" sailaren sortzaile eta kudeatzaile izan da (2002-2018). 25 liburu argitaratu ditu sail horrek.

Euskaltzain urgazlea da.

LanakAldatu

NobelaAldatu

SaiakeraAldatu

PoesiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. x2larraza Gure Gauzak S.A – UR APALATEGI | euskaljakintza . Noiz kontsultatua: 2019-03-12.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ur Apalategi  

Kanpo loturakAldatu