Untzueta jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Eibarren

Untzueta jauregia edota Untzueta dorretxea Gipuzkoako Eibar udalerrian dagoen jauregia da. 1964. urtean Gipuzkoako kultura ondasuna izan zen eta Azitain auzoan dago. Untzueta udalerrian oso sustraitua eta ugaria den abizena da.

Untzueta jauregia
Kultura ondasuna
Untzueta jauregiko armarria.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′26″N 2°27′07″W / 43.19065°N 2.45207°W / 43.19065; -2.45207
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001492
19

Historia aldatu

Jauregiaren lehen aipamenak 1193. urtekoak dira. Erdi Aroan Untzuetarrek Leinuen Gerretan Oinaztarraren alde egin zuten, ondorioz dorretxeak Ganboatar etsaien erasoen ondorioz kalte ugari jasan zituen.

Gerora, jada XVII. mendean, Angela Maria Untzueta andereak gaur egungo eraikina eraikitzea agindu zueen.

1957ko azaroaren 30ean La Salletar anaiek bertan ikastetxe bat ireki zuten, Azitaingo baselizaren omenez Azitaingo Gure Andrearen La Salle ikastetxea izena jasoz.

Eraikina aldatu

Bere fatxadetako bi Azitain auzora begira daude eta gris koloreko harlanduz eginak daude. Bere lau solairutako bakoitzak launa leiho ditu. Euren leiho guztiek burdin-leihoak eta burdin landuzko balkoiak dituzte. Atari nagusiarn erdian Untzuetarren armarria dago.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa