Unionistas de Salamanca Club de Fútbol
Unionistas de Salamanca Club de Fútbol (izen osoa Salamanca Club de Fútbol Unión Deportiva Salamanca) Gaztela-Leongo futbol talde bat da, 2013an Salamanca hirian sortua, Unión Deportiva Salamanca desegin ondoren.
Sorrera | 2013 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Pistas del Helmántico edukiera: 4.000 lagun inaugurazioa: 1970 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 1. maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 7.a (I multzoa) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
2013 urtean Unión Deportiva Salamanca talde historikoa desegin zen eta harrobiko taldea zen CD Salmantinoren tokia hartuz talde berria sortu zen, Salamanca CF UDS.
Hainbat jarraitzailek hasieratik ez zuten talde berria onartu eta Plataforma de Aficionados Unionistas eratu ondoren UD Salamancaren "omenezko" talde berria osatu zuten, Unionistas de Salamanca CF. Taldea demokratikoki kudeatzen dute plataformako bazkideek.
Maila baxuenetik hasi zen eta 2018an Bigarren B mailara igotzea lortu zuen. Salamancaren ondorengo bi taldeek antzerako ibilbidea izan dute. Salamanca CF-k El Helmántico zelai historikoan jokatzen du eta Unionistas-ek alboan dagoen zelai gehigarrian. 2019-20 denboraldian Errege Kopan ibilbide bikaina osatu zuen 3. itzulian Coruñako Deportivo penaltietan kaleratuz eta final 1/16-etan Real Madril handia estu hartuz.
DatuakAldatu
2022-23 denboraldia barne.
- Denboraldiak 1. mailan: 0
- Denboraldiak 2. mailan: 0
- Denboraldiak 2. B mailan: 3
- 1. maila RFEF: 2
- 2. maila RFEF: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 2
- Ligako posturik onena: 9.a Bigarren B mailan (2018-19)
Azken urteetako ibilbideaAldatu
Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|
2014-15 | Salamancako 1. Probintziala | 1.a | - |
2015-16 | Salamancako 1. Erregionala | 1.a | - |
2016-17 | Hirugarren Maila | 3.a | - |
2017-18 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2018-19 | Bigarren B maila | 12.a | 2. itzulia |
2018-19 | Bigarren B maila | 16.a | 1/16 |
2020-21 | Bigarren B maila | 2.a/4.a | |
2021-22 | 1. maila RFEF | 7.a | 2. itzulia |
2022-23 | 1. maila RFEF |
PalmaresaAldatu
- Hirugarren Maila (1): 2017-18
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Unionistas CF-ren webgune ofiziala