Unibertsolariak Gasteizko unibertsitateko ikasle diren bertsolariek antolatutako bertso-ekimena da. Hilabeteko azken asteazkenean antolatu ohi dituzte saioak. Gaur egun saioak Extitxu tabernan egiten dituzte. Aurretik, dena den, Hala Bedi eta Ardo Ona tabernetan ere egin izan dituzte.

Bertso-saioaren aurretik 30 minutu inguruko kontzertu akustikoa egon ohi da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Arrizubieta, Aroa. (2019-12-13). «Unibertsolariak» Bertsolari Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).