Ulrich Franzen

arkitekto estatubatuarra

Ulrich Joseph Franzen (1921eko urtarrilaren 15a-2012ko urriaren 6a) jatorri alemaniarra zuen arkitekto estatubatuarra izan zen. Oso ezaguna egin zen bere "gotorleku" estiloko eraikinei esker, brutalismoaren joerakoak.[1]

Ulrich Franzen
Bizitza
JaiotzaDüsseldorf1921eko urtarrilaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSanta Fe2012ko urriaren 6a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Harvard Graduate School of Design (en) Itzuli
Williams College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
MugimenduaArkitektura brutalista

Biografia aldatu

Franzen Düsseldorfen (Alemanian) jaio zen, Eric eta Lisbeth Hellersberg Franzenen semea. 1936an Estatu Batuetara emigratu zuten; bere amarekin eta anaia txikiarekin bizi zen gurasoak dibortziatu ondoren. Williams Collegeko lizentziatura lortu zuen eta Harvard Unibertsitateko Arkitektura Eskolan seihilekoan egon ondoren, Armadan sartu zen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Harvarden masterra lortu zuen. 1950ean. 1951n IM Pei enpresan ari zen lanean. Pei utzi eta bere enpresa propioa sortu zuen, Ulrich Franzen & Associates, 1955ean

Houstonen, Texasen, Alley Theatre, 1968an, Franzenen bakarkako lehen proiektu nabarmena izan zen. Bere beste proiektu aipagarriak Hunter Collegeko Ekialdeko eta Mendebaldeko dorreak dira (1984an finantza krisia zela eta atzerapen luze baten ondoren amaitu zen), eta Philip Morris-en egoitza nagusia New Yorken (1982an amaitu zen).[2]

Franzen 2012ko urriaren 6an hil zen Santa Fen, Mexiko Berrian, Josefina emazteak bizirik iraun zuen. 91 urte zituen.

Lan garrantzitsuak aldatu

Hona hemen ezagunenak:

  • 1956: Franzen House, Rye, New York
  • 1958: Beattie House, Rye, New York
  • 1959: Weissman House, Rye, New York
  • 1963: Bernstein House, Great Neck, New York
  • 1963: Dana House, New Canaan, Connecticut
  • 1963: Towers House, Essex, Connecticut
  • 1963: Whiting Dress Factory, Pleasantville, New York
  • 1964: Castle House, New London, Connecticut
  • 1965: Buttenweiser House, Mamaroneck, New York
  • 1966: The Folly at Field Farm, Williamstown, Massachusetts
  • 1968-1970: Paraphernalia Store, Lexington Avenue, New York City, New York
  • 1968: Bradfield Hall, Ithaca, New York
  • 1968: Emerson Hall, Cornell Univertsitatea, Ithaca, New York
  • 1968: Alley Theatre, Houston, Texas
  • 1969-1972: New Hampshireko Unibertsitatea, Durham, New Hampshire
  • 1969-1972: Harpers Ferry Center, West Virginia
  • 1969: The Cooper Union, New York City, New York (Entwurf)
  • 1970: First Unitarian Church, Richmond, Virginia
  • 1974-1975: Franzen Penthouse, New York City, New York
  • 1974-1978: The Harlem School of the Arts, New York City, New York
  • 1974: First City National Bank, Binghamton, New York
  • 1974: Multi-Cat Research Tower (Albaitaritza Eskola) Cornell Unibertsitatea, Ithaca, New York
  • 1974: The Evolving City
  • 1975-1984: Hunter College, New York City, New York
  • 1978-1979: Franzen House, Bridgehampton, New York
  • 1978: Krauss House, Old Westbury, New York
  • 1980-1981: University Center at University of Michigan, Flint, Michigan
  • 1980-1982: Miller Brewing Visitors Centers
  • 1981: Boyce Thompson Institute for Plant Research, Ithaca, New York
  • 1983: Champion International, Stamford, Connecticut
  • 1984: Philip Morris Headquarters, New York City
  • 1985: Glimcher House, Long Island, New York
  • 1994: Morris House, Greenwich, Connecticut

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Vitello, Paul, The New York Times egunkarian: "Ulrich Franzen, Designer of Brutalist Buildings, Dies at 91". [1]
  2. The Grove Encyclopedia of American Art, I.liburuki, p. 268 or. (2011)[2]

Bibliografia aldatu

  • Blake, Peter. The Architecture of Ulrich Franzen: Selected Works (Birkhäuser Basel 1999) (ISBN 3764359056).

Kanpo estekak aldatu