Ulmaceae
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaz esaten da. Hostoak sinple, oso, txandakatu eta sarritan distiko eta asimetrikoak izaten dira.
Ulmaceae edo ulmazeo Rosales ordenako izen bereko familiako zuhaitzez eta zuhaixkez esaten da. Hostoa bakuna, txandaka antolatua eta estipuladuna izaten dute gehienek. Lorea sexu banakoa edo bikoa izan dezakete; lore-hostorik edo petalorik gabea eta kolorez berdea izaten da. Fruitua intxaurraren egiturakoa edo samara itxurakoa izan dezakete. Ulmazeoen familiako zuhaitzik ezagunena zumarra da.
Ulmaceae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Ulmaceae |
Azpibanaketa | |
Ampelocera Klotzsch Chaetacme Planch. |
Taxonomia Aldatu
Rosales |
| ||||||||||||||||||||||||
Ulmazeoen familian zazpi genero daude, 35 espezie inguru dituztenak:[1]
- Ampelocera Klotzsch (3 espezie)
- Hemiptelea Planch. (espezie tipoa: Hemiptelea davidii)
- Holoptelea Planch. (2 espezie)
- Phyllostylon Capan. ex Benth. & Hook. f. (2 espezie)
- Planera J.F.Gmelin (espezie tipoa: Planera aquatica)
- Ulmus L. (20-30 espezie)
- Zelkova Spach (5-7 espezie)
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-10-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.