Ukipen-bitar bat grabitateak elkar ukitzeraino erakarri eta elkarri lotuta geratutako bi gorputzez osatutako Eguzki-sistemako gorputz txiki bat da. Horren ondorioz ukipen-bitarrek itxura arraroak izaten dituzte. New Horizons espazio zundaren behaketek egiaztatu dutenez (486958) 2014 MU69 ukipen bitarra da. 67P/Txuriumov-Gerasimenko eta 8P/Tuttle kometak ere ziur aski ukipen-bitarrak dira.

New Horizons espazio zundak (486958) 2014 MU69 objektuari (Ultima Thule deitua) 2019-01-01ean ateratako argazkia

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.