Uhin mekaniko

Perturbazioa ingurunearen puntu batean hasi eta, materiaren barneko interakzioen bidez, alboko puntuetara hedatzen den uhin-mota
Uhin mekanikoak» orritik birbideratua)

Uhin mekanikoak (edo materialak): ingurune fisiko bat behar dute, horien hedapena molekulen arteko energia trukean oinarritzen baita. Puntu zehatz batean sortu den perturbazio edo bibrazioak energia kantitate bat askatzen du (puntu horretako partikulek energia kantitate zehatz bat jasotzen dute, alegia) Newton-etan [N] neurtzen dena, eta honen ostean, energia hau, molekulek kontaktua egiten dutenean batetik bestera pasatzen da. Igortze hau norabide guztietan gertatzen da, eta puntu guztietan konstantea da. Horrek esan nahi du, molekula batek jasotzen duen energiaren parte bat ere atzera bueltan bidaltzen duela. Arrazoi honengatik izan ohi dute uhinek (edo hobeto esanda, uhinen hedapenek) itxura esferikoa (edo zirkularra bi dimentsiotan hedatzen bada, uretan bezala), norabide guztietan era konstantean igortzen baita bibrazioa. Energia esfera formako uhin fronteetan hedatzen da. Uhin fronte hauetako bakoitzaren energia konstantea da, beraz handitzen den heinean azalera unitate bakoitzak duen energia txikiagoa izango da. Horrek azaltzen du zergatik uhina zenbat eta hedatuago egon orduan eta ahulagoa den, energia kantitate bera gero eta molekula gehiagoren artean banatzen doalako era konstantean. Hedapen hori kontaktuaren bidez gertatzen denez, edozein materialen bidez heda daiteke: gasa, likidoa edo solidoa. Uhin mekanikoak soinu, olatu, bibrazio eta abarren itxurakoak dira gehienbat.

Kanpo estekak aldatu