Ugarte (Trapagaran)

Ugarte Trapagarango (Bizkaia) auzo bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 765 biztanle ditu.

Ugarte
Trapagaran, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Trapagaran
Koordenatuak Bete koordenatuen datuak Wikidatan (sortu item berria lehendik existitzen ez bada) kokapen mapak eta koordenatuak behar den moduan ager daitezen.
Demografia
Biztanleria 765

Demografia eta biztanleriaAldatu

Ugarteko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
344 562 692 725 735 749 764 765

Ugarteko portuaAldatu

Ugarte herrixkan gutxienez XII. mendetik XX. mendearen hasierarte burdin mea garraiatzeko erabilitako portua egon zen. Egungo Ugartetik 300 metrotara kokatzen zen, El Yedal erreka eta Castaños/Galindo ibaia (Bilboko itsasadarraren isurkidea) elkartzen diren tokian. Gurdiek burdin mea Triano mendietatik porturaino jeisten zuten, handik gabarren bitartez Bilboko itsasadarreraino garraiatzen zen, bertatik errenterietara (biltegiak) edota leku berean ainguratutako itsasontzietara eramanez.[1].

ErreferentziakAldatu

  1. Traparango Udala, Itsas Begia, Enkarterriko Museoa eta Bizkaiko Biltzar Nagusien panelak dioenez.


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekakAldatu