Udazkeneko hondartza, gaztelaniazko jatorrizkoan Playa de otoño, Pío Barojaren ipuina da.

Sinopsia

aldatu

Emakume ezkondu batek txango bat egiten du urtero Gipuzkoako kostaldeko herri batera udazkenaren hasieran bere senarra lagun batekin Ipar Euskal Herrira doala aprobetxatuz. Herriko etxe batean lo egin eta esnatu ondoren, herriko giro bukoliko eta malenkoniatsuak hartzen du protagonismoa ipuinean. Giro horrek oroitzapenak piztuko ditu emakumearen gogoan, nola duela hamar urte azkenean hil zen gizon gaixo bat ezagutu zuen eta harekin maitemindu zen, nola egoten ziren biak etzanda eta isilik itsaertzean. Horrela, hondartzari begira, gizakien eta bere buruaren iragankortasunaz jabetzen da malenkoniatsu.

Kanpo estekak

aldatu