Udalbiltza-Udalbide Udalbiltza Euskal Herriko lehen instituzio nazionalean sorturiko barne gatazken ondorioz sortu zuten 2000ko azaroaren 22an Zuzendaritza Batzordea izeneko erakundea. Batzorde hori EAJko eta EAko udal hautetsiek soilik osatzea erabaki zen.

Historia aldatu

Lizarra-Garazi garaian, 1999ko irailean sortu zuten Euskal Herriko lehen nazio instituzioa 1.778 hautetsik, baina bitan zatitu zen hilabete batzuen buruan, 1999ko abenduan ETAren su-etena bertan behera uztearen ondorioz[1]. Zatiketaren ondorioz, Euskalduna Jauregiko Batzar Nagusian erabakitakoa bertan behera geratu zen eta Udalbide eta Eudelekin lotura estuak izan zituen UDALBILTZA®k.

UDALBILTZA® udal izaerako erakundea da, Euskal Herriko udal hautetsiak biltzen dituena. Europar Batasunaren barnean, Euskal Herriaren garapen osoa eta orekatua eragitea du helburu, egungo muga eta hesi politiko-administratiboen gainetik. Lurraldeetako beste erakunde eta eragile sozio-ekonomikoekin batera, euskara, kultura, kirola, lurralde antolamendua eta garapen ekonomiko soziala indarberritu nahi ditu Euskal Herriko lurralde guztietan.

UDALBILTZA®ren ekimena printzipio zeharo instituzionaletan oinarritzen da soilik. Bete-betean gaitzesten du ETAren borroka armatua, behin eta berriro gaitzesten dituelarik honen ekintza armatu oro.

2014aren inguruan UDALBILTZA®k gero eta indar gutxiago eta ekintza gutxiago egin zituen. Udalbideko zuzendaritzakide Ramuntxo Camblongek (EAJ) 2014ko apirilean kazeta honetan jakinarazi zuen «Udalbide hila edo, bederen lo» zela. «Alderdiburuek nahi baitute gelditzea. Ongi litzateke aurrera eramatea, baina estrategia berri bat bada». Maria Eugenia Arrizabalaga Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari eta EAJren GBBko kideak zioen ez zutela «ezer esateko». Udalbideko zuzendari ohi Jose Luis Mendozak, berriz, adierazi zuen «mesfidantzak» utzi eta «Udalbiltza bakarra» beharko litzatekeela.

Udalbiltzak aitortu zuen Udalbidek «gauza on asko» egin zituela; hark hasitako egitasmo batzuk eredu ditu bere jardueran.[2]

Denbora aurrera joan ahala EAko eta EAJko alderdikide batzuk Udalbiltzara bueltatu ziren era horretan Udalbiltza bera indartuz eta era berean Udalbiltza-Udalbide ahulduz. [3]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu