Ireki menu nagusia

Udalbide Elkarlan Elkartea Euskal Herriko Udal Erakundea da. Euskal Herriko herrialde guztietako erakunde eta udal euskaltzaleek 2000. urtean sortu zuten kohesio fondoa da. Udalbide Elkarlan Elkartearen ardatz eta ildo nagusia honakoa da: euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna babestu, garatu eta bultzatzea.

Udalbidek proiektu egonkor eta eraginkorrak sortu eta martxan jarri ditu euskara euskal lurralde guztietan sustatu, euskal nortasuna eta kultura bere lurralde guztietan zaindu eta bultzatzeko, Euskal lurraldeetako erakundeen eta herritarren arteko harremanak garatu eta Euskal Herria lurralde bat gisa ikustera bideratutako ekimenak egituratzeko. Baina halaber, Euskal Herriko eta gure mugetatik kanpoko beste elkarte eta erakundeei aurrera segitzeko behar duten laguntza eta elkarkidetza ematen die.

Udalbidek lau gune nagusitan jarduten du: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Ipar Euskal Herria eta 8. herrialdean edo Euskal Diasporan. Arloak berriz: Euskara, hezkuntza, kulturaren bestelako aldaerak, komunikabideak, ekonomia eta lan mundua, Hurbiltzen eta kirola.

2014an, EAJk utzia zuen Udalbide, eta ez zeukan asmorik Udalbiltzan aritzeko. Udalen arloan Eudel EAEko elkartea zen jeltzaleen erreferentziazko instituzioa. Udalbiltzak zion EAJko hautetsiekin lan egiteko bideak jorratuko zituela[1].

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu