Ubu errege edo Polakoak (frantsesez: Ubu roi edo Les Polonais) Alfred Jarry idazle frantsesak 1888an idatzitako liburua da. Lehen aldiz 1896ko abenduaren 10ean Parisko Théâtre de L'Oeuvren taularatu zen antzezlan ospetsu hau. Hasieran bi aldiz bakarrik antzeztu zen aldekoen eta aurkakoen liskarren artean.

Ubu errege
Jatorria
Egilea(k)Alfred Jarry
Argitaratze-data1896
Estreinaldi-data1896ko abenduaren 10a
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Ubu aitaren erretratua, Alfred Jarryk egina.
Uburen beste erretratua.

Gaia aldatu

Lana burgesiaren aurkako satira-drama da. Hasieran txotxongilo-drama zena, azkenik, absurduaren antzerkiaren aitzindaritzat hartua izan da. Jarryren komedia burleskoaren protagonista nagusia Ubu da, burgesen ergelkeria eta giza basakeriaren karikatura. Totalismoak eskutik dakarren ergelkeriaren sinboloa da.[1] Antzezlan bufoa, garai eta leku guztietan, agintzen dutenak eta agintzeko asmoa dutenen satira nekaezina da.

Argumentua aldatu

Poloniako Armadaren kapitaina zen Ubu, Aragoiko errege ohia eta 'Patafisikaz doktorea. Emazteak eraginda Venzeslao, Poloniako erregea, tronutik kentzea erabaki zuen. Horretarako Bordura kapitainaren eta bere armadaren laguntza izan zuen. Ondorioz, tirania lazgarria ezarri zuen. Pelelaok, aurreko erregearen semeak, familaren triskantzatik ihes egitea lortu zuen, ordea. Pelelaok Errusiako Tsarraren laguntza lortu zuen eta hark bere armadaren kontrola eman zion, koroa berreskuratzeko helburuz. Ubu erregea, bitartean, zergak behin eta berriro igotzen ari zen, merkatari txikiei eta handiei zigorrak ezartzen zizkien eta botereak ustelkeria erabiltzeko ematen duen aukera ebiltzen zuen. Pelelao bere armadarekin Poloniara heldu zenean, Ubu, gobernua emaztearen eskuetan utzita, gerrara joan zen. Ubu gerran garaitua izan zen baina ihes egitea lortu zuen. Ihesaldian, kasualitatez, emaztearekin topo egin zuen eta biek, jarraitzaile batzuen laguntzaz, Poloniatik itsasontziz alde egin zuten.

Personaiak aldatu

  • Ubu aita
  • Ubu ama
  • Bordura kapitaina, baita ere Puerkura, itzulpenen arabera
  • Venzeslao erregea
  • Rosamunda erregina
  • Boleslao (erregearen semea)
  • Ladislao (errgearen semea)
  • Pelelao, Bugrelao itzulpen batzuetan.
  • Lascy jenerala
  • Estanislao
  • Juan Sobieski
  • Nikolas Rensky
  • Alexis enperadorea
  • Jirón (palotina)
  • Pila (palotina)
  • Kotiza (palotina)
  • Migel Federovitch

Esaldiak aldatu

Antzezlanak zenbait esaldi ospetsu egin ditu:

  • «Ez balitz Poloniarik ez litzateke poloniarrik!»[2]
  • «Kaka!», (frantsesez: Mierdre!) antzezlanaren hasiera. Hasiera horretan hitza haurren hizkuntza imitatuz dago idatzita; berez "¡Merde!" izan beharko litzateke.

Jarraipenak aldatu

Ubu errege ondoren, hurrengo urteetan, Alfred Jarryk obra hori jarraitu zuen, Poloniako errege izatera iritsi zen pertsonaia xelebre haren inguruan, burgesiaren irain gisa: Ubu enchaîné (1900 "Ubu gatibu"); Ubu sur la butte (1901, "Ubu fusilaren begiradapean"); Ubu cocu ("Ubu adarduna", 1944an lehenbizikoz emana). [3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu